Ehunmilak lasterketa barixakuan hasiko da. Izena emanda dauden 409 partaideak Beasainetik abiatuko dira 18:00etan. Horien artean izango dira Egoitz Mujika elgoibartarra eta Elgoibarren lan egiten duen Javi Dominguez. Azken honek hiru alditan irabazi du proba (2011, 2014 eta 2016) eta aurten ere garaipena lortzeko faborito nagusien artean dago bere izena. Gorlatik barrena Irukurutzetako gaina pasa ostean Azkarateraino jaitsiko dira parte hartzaileak. Sargoate eta Azkarate ingurutik 22:00etatik goizaldeko 2:00ak arte pasako direla aurreikusten dute antolatzaileek.
• 28 Elgoibartar G2Handiak proban
Ehunmilak probaren barruan, G2Handiak 88 kilometroko mendi lasterketa ere jokatuko da. Horiek ere Beasaindik abiatuko dira, 23:00etan, eta, besteak beste, Txindokiko eta Aizkorriko gainak zapaldu beharko dituzte parte hartzaileek. Kasu honetan ez dira Elgoibartik pasako. 500 lagun baino gehiagok eman dute izena G2Handiak lasterketan eta horien artean daude 28 elgoibartar eta mendaroar bat.
Azkenik, Marimurumendi mendi lasterketaren hirugarren edizioa ere jokatuko da eta Jokin Rodriguez Magunazelaia elgoibartarra lehiatuko da 42 kilometroko proba horretan. Izena eman duten 280 partaideak domekan, 9:00etan abiatuko dira Beasaindik. Marimurumendi lasterketaren iazko edizioan, Andrea Garai irabazlearekin besarkatuta sartu zen helmugan Ainhoa Lendinez elgoibartarra.
∞Lotura duten albisteak:
- Andrea Garai irabazlearekin besarkatuta sartu da helmugan Ainhoa Lendinez Marimurumendi maratoian (2016-07-11)
- Ainhoa Lendinezek bigarren egin du Marimurumendi mendi maratoian (2015-07-13)
- Elgoibartarren emaitzak Ehunmilak ultratrailean eta Goierriko Bi Handietan(2013-07-15)
- Edu Uribek 45 ordutan amaitu du Ehunmilak ultratraila (2012-07-16)
- Ehunmilak proban parte hartuko dute Edu Uribek eta Josu Mendikutek (2012-07-11)
- Jose Luis Diezek 45 ordutan amaitu zuen Ehun Milak proba (2010-07-19)
- Hiru elgoibartar Ehun Milak mendi proban (2011-07-13)
- Ehun Milak proba amaitzea lortu dute Asier Arrietak eta Edu Uribek (2011-07-18)