Inazio Bereziartua Musika Eskolako txarangak eskaini zuen kalejirarekin hasi zen Ludotekaren eta Gaztelekuaren 10. urteurreneko jaia, Elgoibarko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapenerako Sailak antolatu zuena. Txaranga Kalegoen plazatik irten zen eta Maalako parkeraino girotu zituzten kaleak. Maalan Biraka dantza taldeak eskaini zuen ikuskizuna. Hainbat abesti ezagun dantzatu zituzten. Azken aldian sona handia hartu duen Huntza taldearen kontzertua hasi zen gero, parkea jendez gainezka zegoela.
Elgoibarko Ludotekak gaur, hilak 11, hasiko du ikasturte berria. Gaztelekuak, berriz, eguaztenean, hilaren 13an, zabalduko ditu ateak.
∞ Lotura duten albisteak:
- Huntza taldeak kontzertua eskainiko du Maalan Ludoteka eta Gaztelekuaren 10. urteurrena ospatzeko (2017-09-04)
- Apar artean ospatu dute umeek Ludotekaren eta Gaztelekuaren hamargarren urteurreneko jaia (2017-07-14)
- Ander Mujikak eta Paula Herasek irabazi dute Ludotekaren eta Gaztelekuaren logotipoak berritzeko lehiaketa (2017-06-23)
- Top Txef lehiaketa gaur Ludotekaren Aste Nagusian, bihar giza futbolin erraldoia (2017-05-25)
- Ludotekaren Aste Nagusia, gaurtik maiatzaren 27ra bitartean (2017-05-19)