Joan den barixakuan hasi zen Elgoibarko Ludotekaren zortzigarren Aste Nagusia, Maalako parkean Egunero izan dute ekintzaren bat harrezgero. Atzo, esaterako, Inazio Bereziartua Musika eskolako ikasleek rock kontzertua eskaini zuten Ludotekan, Kuadrila Eguna zela-eta. Gaur Top Txef Sukaldaritza egingo dute Ludotekan, eta pintxo desberdinak prestatu beharkjo dituzte umeek, gero gurasoekin batera jateko.
• Giza futbolin erraldoia eta futbolin txapelketa
Aste Nagusiko azken eguna izango da barixakuan eta kirolari eskainiko diote. 16:30etik 18:30era giza futbolin erraldoia jarriko dute Ludotekako patioan. Zazpi urtetik gorako umeentzat dago gomendatua. 18:00etatik 19:30era Haur eta Gurasoen Futbolin Txapelketa egingo dute. Izen-emateak egunean bertan egin behar dira Ludotekan. HH5-LH6 bitarteko haur guztientzat eta euren gurasoentzat irekia da jarduera hau.
∞ Lotura duten albisteak: