Gaur jokatuko dute bikote mistoen pala txapelketako finala

Barren.eus 2017ko urr. 27a, 10:45

2016ko txapeldunek, -Nerea Irusta eta Kepa Arrizabalaga-, 2015eko txapeldunen -Lara Urain eta Julen Salaberria- aurka jokatuko dute gaur, Elgoibarko Bikote Mistoen Pala Txapelketako finala.

Atzo arratsaldean jokatu zituzten laugarren Elgoibarko Bikote Mistoen Pala Txapelketako finalaurrekoak. Lehenengo partidan Lara Urainek eta Julen Salaberriak 22 eta 13 irabazi zieten Enara Gorostizari eta Ander Izagirreri. Bigarrengoan, Nerea Irustak eta Kepa Arrizabalagak 22 eta 17 irabazi zieten Yoli Mateosi eta Josu Alvarezi. Hortaz, 2015eko txapeldunek, Urainek eta Salaberriak, gainerako hiru edizioak irabazi dituzten Nerea Irustaren eta Kepa Arrizabalagaren aurka jokatuko dute finala.
Antolatzaileak 17:30ean hasiko dira finala musikarekin girotzen. 18:15ean egingo dute errifaren zozketa, eta aurreskua dantzatu ostean hasiko da finala Kalegoen plazako frontoian.

∞ Lotura duten albisteak: