Hamasei bikote aritu dira lehian Elgoibarko Bikote Mistoen Pala Txapelketaren laugarren edizioan. Bi multzotan banatuta aritu ziren lehenik eta multzo bakoitzeko lau bikoterik onenek jokatu zituzten astelehen arratsaldean final-laurdenetako kanporaketak (emaitzak behean). Eguen honetan, urriaren 26an, jokatuko dituzte finalerdiak. 18:30ean hasiko dira partidak Kalegoen plazako frontoian. Hona finalerdietako norgehiagokak:
- Lara Urain eta Julen Salaberria / Enara Gorostiza eta Ander Izagirre
- Nerea Irusta eta Kepa Arrizabalaga / Yoli Mateos eta Josu Alvarez
• Finala barixakuan
Finala barixakuan jokatuko dute 18:00etatik aurrera. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 17:30ean hasiko dira finala musikarekin girotzen eta 18:15ean egingo dute errifaren zozketa. Gero aurreskua dantzatuko diete finalistei eta segidan hasiko da finala.
Final-laurdenetako kanporaketetako emaitzak:
- AMETS-HASIER 18 / NEREA-KEPA 22
- ANA -IBAI 20 / ENARA-ANDER 22
- YOLI-JOSU 22 / AMAIA-ANDER 18
- LARA -JULEN 22 / AINTZANE-IÑAKI 14
∞ Lotura duten albisteak:
- Hamasei bikote lehiatuko dira bikote mistoen pala txapelketan (2017-09-13)
- Nerea Irusta eta Kepa Arrizabalaga nagusi Elgoibarko Pala Misto Txapelketan, bigarrengoz(2016-10-29)
- Lara Urain eta Julen Salaberria gailendu dira bigarren pala txapelketa mistoko finalean(2015-10-30)
- Arrizabalak eta Irustak irabazi dute estreinako pala txapelketa mistoa(2014-10-20)