Era berean, hainbat jarduera antolatu dituzte aste horretarako. 60+ taldekoekin hainbat ibilaldi egingo dituzte herrian, eta Kalebarren plazan aisialdirako “berdegune bat” sortuko dute. Oin Alai egitasmokoek egiten duten ibilbidea ere aldatuko dute. Kalebarrenetik San Frantzisko kaletik joan beharrean Pedro Migel Urruzuno kaletik joango dira, auto gidariei kale horretan 20 kilometro orduko abiadan joan behar direla gogorarazteko, eta HH5ek heziketa tailerra ere jasoko dute.
•Bigarren eskuko merkatua
Zapatuan (azaroak 25), berriz, bigarren eskuko merkatua jarriko dute Lekuederren, eta herriko eskola-umeek etxean egoera onean dituzten jostailuak eta abar salduko dituzte. Parrokiako Misio taldeak, bestalde, bidezko merkataritzako produktuak salduko ditu, eta Kalegoen plazan patinetan ibiltzeko ordubeteko bi sario berezi egingo dira: 10:30ean eta 12:15ean. Parte hartzeko gutxienez 5 urte izan beharko dira eta haurra gai izan beharko da inoren laguntzarik gabe patinetan zutik mantentzeko. Interesatuek idatzi ingurumena@elgoibar.eus helbidera.
∞ Lotura duten albisteak:
-
Mugikortasun planari ekarpenak egiteko online galdetegia jarri du martxan Udalak (2017-11-15)
-
Mugikortasun Planari buruzko galdetegia jarriko du martxan Elgoibarko Udalak (2017-09-20)
- Mugikortasun iraunkorrerako plana berrituko du Elgoibarko Udalak (2017-04-19)
- Kaleak oinezkoentzako berreskuratuko dituzte Mugikortasun Iraunkorraren Astean(2016-11-21)
- Bizikletak gure gizartea eraldatzeko izan dezakeen ahalmenaz hausnartuko du Unai Villenak Biziki egitasmoan(2016-09-21)
- Sormen eta mugikortasun proiektu batean parte hartzeko aukera izango dute Debabarreneko artista eta sortzaileek(2016-10-05)
- Elgoibarko Udala saritu du Espainiako Ingurumen Ministerioak, mugikortasun iraunkorra sustatzeagatik(2014-09-22)
- Bigarren eskuko bizikleten azokarekin amaitu zen III. mugikortasun iraunkorraren astea(2013-10-23)
- Ikasleak udaltzain egun batez(2013-10-15)
- Bizikleten bigarren eskuko merkatua egingo dute Mugikortasun Iraunkorraren Astean(2013-09-25)
- Bizikleta elektrikoak herriko ikastetxeei lagako dizkie Elgoibarko Udalak(2013-03-15)
- Patineteak aparkatzeko konponbidea(2012-10-18)
- Lanera eta eskolara bizikletaz(2012-10-17)
- Bizikletaren erabilera sustatuko dute mugikortasun iraunkorraren astean(2012-10-11)
- Ibilgailu elektrikoak ardatz dituen Emugi proiektua martxan da(2011-10-19)
- Hiri mugikortasuneko laborategi izango da Elgoibar(2011-02-22)
- ‘Elgoibar Berdea’: ohitura berriak eta iraunkorragoak bultzatzeko hamar ekintza(2010-04-27)