Kalean da dagoeneko herritarren artean estima handia duen Elgoibarko Udalaren 2018ko Egutegia. Gaur, hilak 13, egin dute argazki eta marrazki lehiaketetako sari banaketa ekitaldia. Kultur Etxean batu dira Udaleko ordezkariak, Ongarri elkartekoak, argazki eta marrazki lehiaketetan saritutakoak, eta baita euren senideak ere.
- Ikus hemen 2018ko Egutegi handia
- Ikus hemen 2018ko egutegi txikia
Aurtengoa argazki lehiaketaren hamargarren edizioa izan da. Guztira 18 herritarrek parte hartu dute, eta 69 argazki aurkeztu dituzte. Aurtengo lehiaketaren gaia “Elgoibarko Merkataritza eta Ostalaritza” izan da. Saridunak ondorengoak izan dira:
- Julen Ansola Irureta, Gurutze Ariznabarreta Atxa (3 argazki saritu), Eulogio Mancebo Iranzo (2 argazki saritu), María Expósito Murillo (3 argazki saritu), Oier Ramos Miguel (2 argazki saritu), Imanol Cerdeira Lasheras eta Aitor Zabala Iriondo.
Saridunek 70 euroko balioa duen erosketa-bonua jaso dute, saritutako argazki bakoitzeko. Egutegi handian, argazkiez gainera, ikasleen marrazkiak ere ageri dira; izan ere, bosgarren aldiz antolatu du Udalak egutegirako marrazki lehiaketa.
• Marrazki lehiaketa
Elgoibarko Udaleko Euskara Sailak Herri Eskola eta Ikastolarekin elkarlanean antolaturiko Marrazki lehiaketan LH5eko 129 ikaslek parte hartu dute, eta epaimahaia Udaleko ordezkariek eta Gemma Monreal margolariak osatu dute. Saridunak ondorengoak izan dira:
- Ane Calleja Cámara, Ivania Alvarado Chichande, Aiyana Ibañez Fernande,z Mara Castañares Chinchilla, Geraldine Franco Chavez, Omaima Laroub, Maite Uranga Badiola, Nahia Meabebasterretxea Oñederra, Elena Amaro Martín, Ane Iriondo Osoro, Maria Ferrandez Serantes eta Jon Martín San Martín.
Saritutako haurrek 30 euroko erosketa-bonoa, marrazteko materiala eta saritutako marrazki guztiekin prestatutako egutegi berezi bana eskuratu dute.
• Egutegiak eskuratzeko
Udalak 7.000 egutegi txiki kaleratu ditu eta herri osoko postontzietan banatuko ditu; egutegi handiak (3.500 ale), aldiz, elkarte, eskola, erakunde eta abarretan banatuko ditu. Horretaz gain, egutegi handiak edo txikiak lortu nahi dituzten herritarrek Kultur Etxean izango dituzte eskura ostegun honetatik aurrera.
∞Lotura duten albisteak:
- 2018ko Elgoibarko egutegia osatzeko lehiaketako irabazleak jakitera eman dituzte (2017-10-22)
- Aurkeztu dute Elgoibarko Udalaren 2017rako egutegia (2016-12-15)
- Inoiz baino argazki gehiago aurkeztu dituzte Elgoibarko egutegia osatzeko lehiaketara (2016-11-18)
- Elgoibarko kultura, artea eta ondarea irudikatzen dituen 2016ko egutegia aurkeztu du Udalak (2015-12-17)
- 146 argazki aurkeztu dituzte Elgoibarko egutegia osatzeko lehiaketara (2015-10-27)
-
Elgoibarko txokoekin osatu du 2015eko egutegia Udalak (2014-12-22)
- Elgoibarko natura eta landaguneko argazkiekin osatutako 2014ko egutegia aurkeztu du Udalak (2013-12-18)
- 50 herritarrek parte hartu dute Udalaren egutegirako argazki lehiaketan (2013-10-28)
- Elgoibarko natura izango da Udalak argitaratuko duen 2014ko egutegiko gaia (2013-09-23)
- 2013ko egutegi handiaren 2.500 aleak agortu egin dira (2013-01-03)
- 2013ko egutegiaren 8.500 ale banatuko ditu Udalak herritarren artean (2012-12-13)
- Aukeratu dituzte 2013. urteko egutegirako argazkiak (2012-10-25)
- Udalaren egutegirako argazki lehiaketan berrikuntzak iragarri dituzte (2012-02-02)
- 34 herritarrek hartu dute parte 2012ko egutegia osatzeko argazki lehiaketan (2011-11-07)
- Agortu egin da Udalak argitaratutako 2011ko egutegia (2011-01-07)
- Elgoibarko egutegirako III. argazki lehiaketak baditu irabazleak (2010-10-27)
- 2010eko egutegia aurkeztu du Udalak (2009-12-15)
- Kantitate eta kalitate gehiago 2010 urteko egutegirako argazki lehiaketan (2009-11-13)
- Elgoibartarren argazkiekin osatu du Udalak 2009ko egutegia (2008-12-12)
- 2009ko Elgoibarko egutegirako argazki lehiaketak baditu irabazleak (2008-10-09)
- 2009ko egutegiaren irudiak aukeratzeko argazki lehiaketa antolatu du Udalak (2008-09-09)