Udaleko eta Ongarri elkarteko ordezkariek osatu dute epaimahaia eta hamabi argazki aukeratu dituzte egutegi handirako, eta beste bat txikirako, eta sarituak ondorengoak izan dira: Eulogio Mancebo (bi argazkirekin), Antonio O. Curbello, Coro Fernandez, Iñigo Etxaniz, Maitane Huidobro, Arkaitz Mujika, Oier Ramos, Mikel Zengotita, Aitor Agirrezabala, Gurutze Ariznabarreta, Julen Ansola eta Mireia Iriondo (Egutegi txikirakoa). Saridunek 70na euro jaso dituzte saritzat. Aurtengo gaia “Elgoibarko eraikinen fatxadak, leihoak, balkoiak, ateak...” izan da, eta hurrengo ediziorakoa "Elgoibarko merkataritza eta ostalaritza" izango dela jakinarazi zuten antolatzaileek atzo Kultur Etxeko sotoan egin zuten sari banaketa ekitaldian.
• Egutegiak eskuratzeko
Egutegiak Original diseinu etxeak inprimatu ditu. Egutegi handiak, 3.000 ale, elkarte, eskola, erakunde eta abarretan banatuko dituzte, baina Kultur Etxean eta Arreta Bulegoan ere eskuratu ahal izango dira; txikiak, berriz, 6.000 ale, herriko postontzietan banatuko dituzte.
- Ikusi hemen 2017ko ELGOIBARKO EGUTEGIA (PDF)
• Marrazki lehiaketako sarituak
Egutegi handian, Ikastolako eta Herri Eskolako ikasleen marrazkiak ere ageri dira. Izan ere, laugarren urtez antolatu du Udalak egutegirako marrazki lehiaketa. Marrazki lehiaketan LH5eko 136 ikaslek parte hartu dute eta epaimahaia Udaleko ordezkariek eta Gemma Monreal margolariak osatu dute. Saridunak hauek diar: June Fernandez, Erika Muñoz, Markel Gorosabel, Maialen Labrador, Elsa Zubiaurre, Omaima El Majjaoui, Ainhoa Arnedo, Nora Canton, Nahia Carrillo, Urtzi Alonso, Eneko Etxaniz eta Nora Gurrutxaga.
∞Lotura duten albisteak:
- Elgoibarko kultura, artea eta ondarea irudikatzen dituen 2016ko egutegia aurkeztu du Udalak (2015-12-17)
- 146 argazki aurkeztu dituzte Elgoibarko egutegia osatzeko lehiaketara (2015-10-27)
-
Elgoibarko txokoekin osatu du 2015eko egutegia Udalak (2014-12-22)
- Elgoibarko natura eta landaguneko argazkiekin osatutako 2014ko egutegia aurkeztu du Udalak (2013-12-18)
- 50 herritarrek parte hartu dute Udalaren egutegirako argazki lehiaketan (2013-10-28)
- Elgoibarko natura izango da Udalak argitaratuko duen 2014ko egutegiko gaia (2013-09-23)
- 2013ko egutegi handiaren 2.500 aleak agortu egin dira (2013-01-03)
- 2013ko egutegiaren 8.500 ale banatuko ditu Udalak herritarren artean (2012-12-13)
- Aukeratu dituzte 2013. urteko egutegirako argazkiak (2012-10-25)
- Udalaren egutegirako argazki lehiaketan berrikuntzak iragarri dituzte (2012-02-02)
- 34 herritarrek hartu dute parte 2012ko egutegia osatzeko argazki lehiaketan (2011-11-07)
- Agortu egin da Udalak argitaratutako 2011ko egutegia (2011-01-07)
- Elgoibarko egutegirako III. argazki lehiaketak baditu irabazleak (2010-10-27)
- 2010eko egutegia aurkeztu du Udalak (2009-12-15)
- Kantitate eta kalitate gehiago 2010 urteko egutegirako argazki lehiaketan (2009-11-13)
- Elgoibartarren argazkiekin osatu du Udalak 2009ko egutegia (2008-12-12)
- 2009ko Elgoibarko egutegirako argazki lehiaketak baditu irabazleak (2008-10-09)
- 2009ko egutegiaren irudiak aukeratzeko argazki lehiaketa antolatu du Udalak (2008-09-09)