Aurtengo gaia “Elgoibarko Merkataritza eta Ostalaritza” izan da eta Elgoibarren jaio, bizi, ikasi edo lan egiten dutenek izan dute lehiaketan parte hartzeko aukera. Pertsona bakoitzak gehienez ere, 6 argazki aurkeztu ahal izan ditu, betiere, originalak eta formatu horizontalean ateratakoak. Hemezortzi herritarrek (9 gizonezkoak eta 9 emakumezkoak) parte hartu dute, eta horiek 69 argazki aurkeztu dituzte. Iaz, 50 herritarrek hartu zuten parte eta guztira 270 argazki aurkeztu zituzten. Elgoibarko Udaleko, Ongarri elkarteko eta Txankakuako ordezkariek osatu du epaimahaia, eta hamabi argazki aukeratu dituzte egutegi handirako eta beste argazki bat eskuko egutegi txikirako.
Egutegia aurkezteko eta sariak banatzeko ekitaldia abenduaren 13an izango da, 19:30ean, Kultur Etxeko sotoan.
- Argazki lehiaketako saridunak: Julen Ansola Irureta, Gurutze Ariznabarreta Atxa (3 argazki saritu), Eulogio Mancebo Iranzo (2 argazki saritu), María Expósito Murillo (3 argazki saritu), Oier Ramos Miguel (2 argazki saritu), Imanol Cerdeira Lasheras eta Aitor Zabala Iriondo.
• 129 lan marrazki lehiaketan
Elgoibarko Udaleko Euskara Sailak Herri Eskola eta Ikastolarekin elkarlanean antolaturiko Marrazki lehiaketan LH5eko 129 ikaslek parte hartu dute, eta epaimahaia Udaleko ordezkariek eta Gemma Monreal margolariak osatu dute.
- Marrazki lehiaketako saridunak: Ane Calleja Cámara, Ivania Alvarado Chichande, Mara Castañares Chinchilla, Aiyana Ibañez Fernandez, Geraldine Franco Chavez, Omaima Laroub, Maite Uranga Badiola, Nahia Meabebasterretxea Oñederra, Elena Amaro Martín, Ane Iriondo Osoro, Maria Ferrandez eta Jon Martín.
∞Lotura duten albisteak:
- Aurkeztu dute Elgoibarko Udalaren 2017rako egutegia (2016-12-15)
- Inoiz baino argazki gehiago aurkeztu dituzte Elgoibarko egutegia osatzeko lehiaketara (2016-11-18)
- Elgoibarko kultura, artea eta ondarea irudikatzen dituen 2016ko egutegia aurkeztu du Udalak (2015-12-17)
- 146 argazki aurkeztu dituzte Elgoibarko egutegia osatzeko lehiaketara (2015-10-27)
-
Elgoibarko txokoekin osatu du 2015eko egutegia Udalak (2014-12-22)
- Elgoibarko natura eta landaguneko argazkiekin osatutako 2014ko egutegia aurkeztu du Udalak (2013-12-18)
- 50 herritarrek parte hartu dute Udalaren egutegirako argazki lehiaketan (2013-10-28)
- Elgoibarko natura izango da Udalak argitaratuko duen 2014ko egutegiko gaia (2013-09-23)
- 2013ko egutegi handiaren 2.500 aleak agortu egin dira (2013-01-03)
- 2013ko egutegiaren 8.500 ale banatuko ditu Udalak herritarren artean (2012-12-13)
- Aukeratu dituzte 2013. urteko egutegirako argazkiak (2012-10-25)
- Udalaren egutegirako argazki lehiaketan berrikuntzak iragarri dituzte (2012-02-02)
- 34 herritarrek hartu dute parte 2012ko egutegia osatzeko argazki lehiaketan (2011-11-07)
- Agortu egin da Udalak argitaratutako 2011ko egutegia (2011-01-07)
- Elgoibarko egutegirako III. argazki lehiaketak baditu irabazleak (2010-10-27)
- 2010eko egutegia aurkeztu du Udalak (2009-12-15)
- Kantitate eta kalitate gehiago 2010 urteko egutegirako argazki lehiaketan (2009-11-13)
- Elgoibartarren argazkiekin osatu du Udalak 2009ko egutegia (2008-12-12)
- 2009ko Elgoibarko egutegirako argazki lehiaketak baditu irabazleak (2008-10-09)
- 2009ko egutegiaren irudiak aukeratzeko argazki lehiaketa antolatu du Udalak (2008-09-09)