Emakumeen binakako zazpigarren pala txapelketan 16 bikotek eman dute izena eta 28 bikote arituko dira lehian gizonen hirugarren pala txapelketan. Iaz, guztira 36 bikote aritu ziren lehian. Antolatzaileek bi pala txapelketak apirilaren 3an hastea aurreikusten bazuten ere, hasiera aurreratu behar izan dute bikote askok izena eman dutelako. Partidak martitzen, eguen eta zapatuetan jokatuko dituzte Kalegoen Plazan (euria egingo balu Elgoibar Ikastolako frontoian).
Emakumeak bi multzotan banatuta arituko dira lehian eta multzo bakoitzeko lau bikoterik onenak sailkatuko dira final-laurdenetako kanporaketetara. Gizonak bost multzotan banatuko dituzte, eta talde bakoitzeko hiru bikoterik onenak eta multzo guztiak kontutan hartuta laugarren sailkatu onena sailkatuko dira kanporaketetara.
Finalak ere atzeratu egin dituzte, eta ekainaren 15ean jokatu beharrean eklainaren 22an jokatuko dituzte.
∞Lotura duten albisteak:
-
Emakumeen eta gizonen pala txapelketetako izen-ematea zabalik dago (2018-02-07)
- Mutriku eta Zumaia aldera joan dira pala txapelketetako txapelak (2017-06-23)
- Emakumeen eta gizonen pala txapelketetako finalak erabakita (2017-06-20)
- Pala txapelketako finalerdiak astelehenean jokatuko dituzte eta finala, ekainaren 23an (2017-06-15)
- Emakumeen eta gizonen pala txapelketetan 36 bikote ari dira parte hartzen (2017-03-30)
- Jone eta Amaia Loiola eta Mikel Lopez eta Sergio Salgado irabazle pala txapelketetan (2016-06-18)
-
Amaia eta Jone Loiolak irabazi dute nesken pala txapelketa (2014-07-16)
- Lara Urain eta Itsaso Alguacil txapeldun nesken pala txapelketan (2011-07-18)