Jone eta Amaia Loiola eta Mikel Lopez eta Sergio Salgado irabazle pala txapelketetan

Barren.eus 2016ko eka. 18a, 12:10

Jone eta Amaia Loiola lehengusinek jarraian lortzen duten hirugarren garaipena lortu zuten Elgoibarko Emakumezkoen V. Pala Txapelketan. Gizonezkoen estreinako pala txapelketa, berriz, Mikel Lopez Morcillo eta Sergio Salgado debarrek osatutako bikoteak irabazi zuen.

Euria zela-eta Ikastolako frontoian jokatu behar izan zituzten pala txapelketako finalak, barixaku arratsaldean. Emakumezkoen finala jokatu zuten lehenik. Jone Loiolak eta Amaia Loiolak Olatz Txurrukaren eta Inma Mugerzaren aurka jokatu zuten eta lehen biek ez zieten aukerarik eman bigarrengoei. Hasieratik hartu zuten aurrea markagailuan eta 22-5 gailendu ziren. Partida serioa jokatu zuten irabazleek, huts gutxi egin zituzten defentsan zein erasoan. Amaia nagusitu zen atzelarien arteko borrokan eta tanto ikusgarriak egiteko aukera eskaini zion domeinu horrek Joneri. Jarraian lortzen duten hirugarren garaipena da Jone eta Amaia lehengusinentzat.
Gizonezkoen finalean elgoibartarren eta debarren lehia ikusteko aukera izan zuten Ikastolako frontoiko harmailetan batutako ikusleek. Mikel Lopez Morcillo eta Sergio Saldago debarrek eta Asier Jauregi eta Unai Etxeberriak lehia estua izan zuten baina partida aurrera joan ahala tantoak debarren aldera joan ziren eta 22-15 irabazi zuten partida.

pala txapelkerta elgoibar amaieran

pala txapelketa elgoibar finala emak aurresku

pala txapelketa elgoibar finala emak

pala txapelketa elgoibar finala emak ikastola

pala txapelketa elgoibar finala emak1

pala txapelketa elgoibar finala emak4

pala txapelketa elgoibar finala emak7

2016 06 17 pala txapelketa elgoibar finala gizonak aurresku

pala txapelketa elgoibar finala gizonak

pala txapelketa elgoibar finala gizonak1

pala txapelketa elgoibar finala gizonak2

pala txapelketa elgoibar finala publikoa