San Bartolome jaien egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa martxan dago

Barren.eus 2018ko eka. 5a, 07:16

2018ko San Bartolome jaietako egitarauko azala aukeratzeko lehiaketa antolatu du, beste behin ere, Elgoibarko Udaleko Kultura Sailak. Lanak ekainaren 26rako aurkeztu behar dira, eta 700 euroko saria jasoko du irabazleak. Era berean, haurrentzako kartel lehiaketa ere antolatu dute.

San Bartolome jaietako egitarauaren azal lehiaketara aurkeztu diren lanen teknika librea izango da, baina ezinbestean agertu beharko da ondorengo testua: “ELGOIBAR, SAN BARTOLOME JAIAK 2018". Lanak Kultur Etxean aurkeztu beharko dira ekainaren 26ko 13:00ak baino lehen. Egile bakoitzak bi lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez, eta lanak argitaratu gabeak izango dira. (Lehiaketari buruzko oinarriak -PDF-) 

Era berean, haurrentzako kartel lehiaketa ere antolatu du Udalak. Kasu honetan 18 urtetik beherakoek hartu ahal izango dute parte. Lanaren neurria eta teknika librea da, baina ezin izango da erliebedun kartelik aurkeztu, ezta plastilinarekin edo zerrautsarekin egindakorik ere. Kasu honetan ere ezinbestean agertu behar da testu hau: “ELGOIBAR, SAN BARTOLOME JAIAK 2018”. Epaimahaiak sei lan sarituko ditu, eta dirutan ez den sariak banatuko dituzte. (oinarriak -PDF-)

Lotura duten albisteak: