Asier Gurrutxagaren kartelak iragarriko ditu San Bartolome jaiak

Barren.eus 2018ko uzt. 17a, 13:06

Asier Gurrutxagak irabazi du 2018ko San Bartolome Jaietan Egitarauaren Azala Aukeratzeko Lehiaketa. Haurren Kartel Lehiaketan sarituen berri ere eman du Elgoibarko Udalak.

Elgoibarko Udaleko Kultura sailak antolatutako 2018ko San Bartolome jaietako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketara hemeretzi lan aurkeztu dituztu aurten, eta horien artean Asier Gurrutxagak aurkeztutako "Zapigorri" izenekoa aukeratu zuen epaimahaiak. Honako hauek osatu dute epaimahaia: Elgoibarko alkate Ane Beitia, Udaleko kultura batzordeburu Andrea Arriola, Ongarri argazki taldeko Jokin Martinez, Gemma Monreal margolaria eta Egur Arte Tailerreko Paula Heras.

Gurrutxagak 700 euroko saria eskuratu du lehiaketa irabazteagatik. Azaldu duenez, lagun bati erakutsi zion berak eginiko lana eta hark animatuta aurkeztu zuen lehiaketara. Aurten beste kartel lehiaketa bat ere irabazi du Gurrutxagak, Trinitate jaietako Nagusien danborrada iragartzekoa, hain justu ere. 

• Umeen kartel lehiaketako sarituak
Umeen kartel lehiaketan 11 kartel aurkeztu dituzte lehiaketara. Abuztuaren 22an egingo dute sari banaketa ekitaldia, 19:30ean, Kultur Etxeko erakusketa gelan. Ondorengo ume eta lan hauek saritu dituzte:

  • Irati Uzkudun Cabezudo (13 urte): Korrika Elgoibarren
  • Nahia Baskaran Beristain (10 urte): Iepa, iepa!
  • Elaia Etxaniz Irureta (9 urte): Ondo hasi ditugu festak!
  • Irati Iranzo Gonzalez (7 urte): Zezen txikiekin jolasean
  • Ekain Soto Bereziartua (7 urte): Zezenen aurrean ibiltzeko eguna
  • Ibon Baskaran Beristain (6 urte): Monster giganteak

san bartolome kartel irabazlea elgoibar asier gurrutxaga

2018 07 17 san bartolome umeen kartelak elgoibar

Lotura duten albisteak: