Elgoibarko Udaleko Euskara Sailak, Ongarri argazkilari elkartearekin lankidetzan, 2019ko egutegirako argazki lehiaketa antolatu du datorren urteko egutegia osatuko duten Elgoibarko argazkiak hautatzeko helburuarekin. Lanon gaia Elgoibarko Koloreak izan beharko da eta ez dira onartuko kokapenari buruzko informaziorik ematen ez duten argazkiak. Partaide bakoitzak, gehienez ere, 6 argazki aurkeztu ahal izango ditu, hala ere, gehienez ere, pertsona bakoitzeko 3 argazki sarituko dira. Lanek originalak beharko dute izan. Elgoibarren jaio, bizi, ikasi edo lan egiten dutenek eta 16 urtetik gorakoek izango dute lehiaketan parte hartzeko aukera.
Argazkiak etzanak/horizontalak izan beharko dira, eta gutxienez 2 Mb eta gehienez 10 Mb-eko pisua izango dute. Argazkiak JPG formatuan aurkeztu beharko dira. Gailu mugikorrez ateratako argazkiak ere onartuko dira. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek lanak Kultur Etxean (Euskara Saila, Kalebarren plaza 3, 20870 Elgoibar) edota euskara@elgoibar.eus helbide elektronikoan entregatu beharko dituzte, eta horretarako azken eguna 2018ko urriaren 10a izango da.
• Argazkiak bidaltzeko bi aukera daude:
- Argazkiak CD batean, itxitako gutun-azalean, eta honako izenburuarekin aurkeztuko dira: “Elgoibarko egutegia 2019” Argazki Lehiaketa. Barruan egilearen datuak jarriko dira (izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia, helbide elektronikoa, eta argazkiaren izenburua, lekua eta data). Helbidea: Kultur Etxea (Euskara Saila), Kalebarren plaza 3, 20870 Elgoibar.
- Emailez, euskara@elgoibar.eus helbidera bidalita. Hemen ere aurreko datu guztiak azaldu beharko dira. Parte-hartzaileak konfirmazio mezu bat jasoko du lehiaketan onartua izan dela jakinarazteko.
Epaimahaiak, Elgoibarko Udaleko eta Ongarri argazkilari elkarteko ordezkariek osaturikoa, hamabi argazki aukeratuko ditu egutegi handirako eta beste argazki bat egutegi txikian jartzeko, eta Txankakua merkatari elkarteko dendetan gastatzeko 70 euroko bonuarekin sarituko dute aukeratutako argazki bakoitzaren egilea. Argazkiaren kalitateaz gain, egutegiari koherentzia eta gorputza emateko irizpideak ere hartuko dira kontuan.
Sariak egutegia aurkezten den egun berean banatuko dira. Ezinbestekoa izango da saritua edo ordezkoren bat bertaratzea sari banaketa egunean.
∞Lotura duten albisteak:
-
Kultur Etxean eskura daitezke Elgoibarko Udalaren 2018ko Egutegiak (2017-012-13)
- 2018ko Elgoibarko egutegia osatzeko lehiaketako irabazleak jakitera eman dituzte (2017-10-22)
- Aurkeztu dute Elgoibarko Udalaren 2017rako egutegia (2016-12-15)
- Inoiz baino argazki gehiago aurkeztu dituzte Elgoibarko egutegia osatzeko lehiaketara (2016-11-18)
- Elgoibarko kultura, artea eta ondarea irudikatzen dituen 2016ko egutegia aurkeztu du Udalak (2015-12-17)
- 146 argazki aurkeztu dituzte Elgoibarko egutegia osatzeko lehiaketara (2015-10-27)
-
Elgoibarko txokoekin osatu du 2015eko egutegia Udalak (2014-12-22)
- Elgoibarko natura eta landaguneko argazkiekin osatutako 2014ko egutegia aurkeztu du Udalak (2013-12-18)
- 50 herritarrek parte hartu dute Udalaren egutegirako argazki lehiaketan (2013-10-28)
- Elgoibarko natura izango da Udalak argitaratuko duen 2014ko egutegiko gaia (2013-09-23)
- 2013ko egutegi handiaren 2.500 aleak agortu egin dira (2013-01-03)
- 2013ko egutegiaren 8.500 ale banatuko ditu Udalak herritarren artean (2012-12-13)
- Aukeratu dituzte 2013. urteko egutegirako argazkiak (2012-10-25)
- Udalaren egutegirako argazki lehiaketan berrikuntzak iragarri dituzte (2012-02-02)
- 34 herritarrek hartu dute parte 2012ko egutegia osatzeko argazki lehiaketan (2011-11-07)
- Agortu egin da Udalak argitaratutako 2011ko egutegia (2011-01-07)
- Elgoibarko egutegirako III. argazki lehiaketak baditu irabazleak (2010-10-27)
- 2010eko egutegia aurkeztu du Udalak (2009-12-15)
- Kantitate eta kalitate gehiago 2010 urteko egutegirako argazki lehiaketan (2009-11-13)
- Elgoibartarren argazkiekin osatu du Udalak 2009ko egutegia (2008-12-12)
- 2009ko Elgoibarko egutegirako argazki lehiaketak baditu irabazleak (2008-10-09)
- 2009ko egutegiaren irudiak aukeratzeko argazki lehiaketa antolatu du Udalak (2008-09-09)