Euskararen alde egotetik euskararen alde egitera pasatzeko beste urrats "garrantzitsu" bat emango dutela gaur jakinarazi dute Elgoibarko Euskaraldia Taldeko kideek. Hiru izango dira gaurko antolatu duten ekimenaren helburu nagusiak.
Lehenik, Elgoibarko hamaikakoa aurkeztuko dute, 19:00etan, Kalebarren plazan. Ekimenera batu eta Euskaraldia ariketaren enbaxadore izango diren hamaika lagunen taldea, alegia. Hamaikakoa aurkeztu ostean, Euskaraldia ekimenaren lokala inauguratuko dute. San Frantzizko kaleko 11. zenbakian izango dute lokala, Muebles Anton zegoen tokian. Lokala inauguratzearekin batera, Euskaraldia ariketan parte hartzeko izen-emate ofiziala irekiko da. Hiru bide daude informazioa jaso eta izena emateko:
- Lokalean (irailaren 20tik aurrera)
- elgoibar@euskaraldia.eus helbidera idatzita
- 943 741 616 / 643 499 169 telefono zenbakietara deituta
• Euskaraldiari eskainitako koplak
Euskaraldia ariketari lotutako koplak sortu eta grabatu ditu Elgoibarko Euskaraldia Taldeak. Uxue Alberdik idatzi eta kantatu ditu koplak, albokarekin eta panderoarekin Aitor Novak jardun du, eta grabazio-lanak Ander Mujikak egin ditu.
- Entzun hemen KOPLAK
∞Lotura duten albisteak:
-
Euskaraldiaren Elgoibarko hamaikakoa aurkeztuko dute irailaren 20an (2018-09-12)
- Euskaraldia sustatzeko adierazpena onartu du Elgoibarko Udalak (2018-07-20)
-
Debabarrena elkarlanean prestatzen ari da Euskaraldia (2018-06-28)
- Mendaroko biztanleen %39,80k erabiltzen du kalean euskara eta gazteak dira gutxien hitz egiten dutenak (2018-06-22)
- 'Euskaraldia' ariketa sozialerako 800 eta 1.000 parte hartzaile bildu nahi dira Elgoibarren (2018-05-31)
- Baina, zer da Euskaraldia? (2017-12-13)
- Euskararen erabilera sustatzeko “Euskaraldia, 11 egunez euskaraz” ekimena aurkeztu dute Elgoibarren (2017-12-03)
- Euskara plaza publikora atera zuten 'Jalgi hadi plazara!' jaialdian parte hartu zuten ehunka lagunek (2016-12-03)
- Elgoibar dantzan jarri du 'Beitxu, Beitxu!' kantuaren lipdub-ak (2015-11-28)
- Euskaraz bizi nahi dut flash mob-ak jendez bete zuen Kalegoen plaza (2014-12-04)