Idiazabalgo VII. Baserritarren Eguna ospatuko dute gaur, eta Euskal Herriko Gazta Txapelketa ere egun berean egin dute estreinakoz, Idiazabalgo Abeltzainen Elkarteak, Artzain Gaztak eta Idiazabalgo Udalak elkarlanean antolatuta.
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako herrialdeetako lehiaketetan lehen hamar postuak lortutako gaztagileak sailkatzen dira Euskal Herriko Artzai Gazta txapelketaren finalerako. Hala, 40 gazta aritu dira lehian eta epaimahaiak Elgoibarko Mausitxa baserriak aurkeztutako gaztari eman dio lehen saria. Txapela, egurrezko kaikua eta 1.000 kilo pentsutan jaso zituzten saritzat. Euskal Herriko Txapelketa irabazi duen hirugarren aldia da Mausitxarentzat, iaz jokatutako txapelketa eta duela hamahiru urtekoa ere irabazi baitzituen. Nafarroara joan da bigarren saria, Lekarozko Oranideko Kortariko borda gaztandegiak jaso baitu bigarren saria, honek ere bigarren urtez jarraian. Zeraingo Jabier Muñoa gaztagileak eskuratu du hirugarren saria.
∞Lotura duten albisteak:
- Mausitxako gazta txapeldunorde Gipuzkoako Artzain Gazta Txapelketan (2018-09-03)
- Mausitxako gazta hirugarren, Erroman (2018-05-31)
- Mausitxak hirugarren postua lortu du Euskal Gaztaren Azokan, Idiazabalen (2018-05-07)
- Euskal Herriko Artzai Gazta Txapelketa irabazi du Mausitxak (2017-10-30)
- Mausitxak bigarren saria eskuratu du Ordizia Txapeldun gazta lehiaketan (2017-10-19)
- Mausitxako gazta munduko 50 elikagai onenen artean (2016-08-30)