Euskal Gaztaren Azoka ospatu dute Idiazabalen maiatzaren 5ean eta 6an. Gazta jan eta erosteko aukera izan dute bertara hurbildutakoek eta baita gazta eta mami txapelketak jarraitzekoa ere, besteak beste.
Gazta txapelketari dagokionez, Idiazabalgo Goiburu gaztandegiak irabazi du Euskal Gaztaren Azokako Gazta Txapelketa. Bigarren postua ere Idiazabalen gelditu da, Jexux Aranbururentzat izan baita. Bi idiazabaldarren atzetik, Elgoibarko Mausitxa baserriak aurkeztutako gazta sailkatu da.
Artzainak ere omentzen dituzte Euskal Gaztaren Azokan. Aurtengo artzain omenduak, Arantxa Etxezarreta eta Bitoriano Urrestarazu, Idiazabalgo Olazargibel baserrikoak izan dira, Joseba Baez gaztagile oiharekin batera. Azken honek, Baezek, gazta egiteari utzi behar izan dio, esneak eragindako alergia batengatik.