Mufomi museoaren 25. urteurrenari eskainiko diote aurtengo zigilu erakusketa

Barren.eus 2019ko urt. 15a, 15:04

Altzolatarren Dorretxea filatelia elkarteak urtero sananatonetan antolatzen duten erakusketa Elgobarko Mufomi museoari eskainiko diote aurten, 25 urte bete dituela ospatzeko.

Iaz, Mugertza krosaren eta Morkaikoren 75. urteurrenei eskaini zieten zigilu eakusketa eta 39. edizioa Mufomi museoaren 25. urteurrenari eskainia izango da, urtero herriko elkarteren bat izaten baita erakusketako protagonista.

San Anton egunean inauguratuko dute erakusketa, 11:00etan, eta urtarrilaren 26ra bitartean egongo da ikusgai Kultur Etxeko erakusketa gelan. Era askotariko zigilu bildumak ipiniko dituzte hainbat tokitatik etorritako bildumagileek. Horiek saritzeko ekitaldia azken egunean, urtarrilaren 26an, egingo dute, Kultur Etxeko sotoan. Euskal Selluzale Elkarteen Baterakundeko (ESEBA), Elgoibarko Udaleko eta Mufomiko ordezkari eta aduradunek hartuko dute parte ekitaldian.

Mufomi fosilen eta mineralen museoari buruzko zigilu-markatzeko berezia ere egingo dute urtarrilaren 17an, 11:00etatik 14:00etara bitartean, Kultur Etxeko erakusketa gelan. Alzolatarren Dorretxekoek bisita gidatu bat ere antolatu dute Haizea Emakume Taldearekin elkarlanean. Zapatuan izango da, 12:00etan.

Seilu erakusketa ikusteko ordutegia: 12:00/14:00 - 18:30/20:30 (jaiegunetan) eta 18:30/20:30 (lanegunetan)

∞Lotura duten albisteak:

2019 01 14 mufomi museoa hartzak elgoibar ikasleak