Zinema, ikuskizun, Udal Musika Bandaren kontzertu eta aurrez grabatutako emanaldiak ikustera, guztira, 17.148 lagun pasatu ziren 2018an Elgoibarko Herriko Antzokitik. 2017an baino %4,5 ikusle gehiago.
Zine emanaldiek batu zuten ikusle gehien, 10.510 ikusle denera (2017an 9.227 izan ziren). Ikuskizun eszenikoak ikustera 3.726 lagun joan ziren iaz, 2.800 lagun Udal Musika Bandak hilean behin ematen dituen kontzertuetara (2017an 3.089) eta 112 ikusle izan zituzten aurrez grabatutako formatoan eman zituzten ikuskizunek (2017an 294).
Herriko Antzokian emaniko filmeen artean Desconocidos eta Campeones izan dira arrakastatsuenak. Ikuskizun esnezikoei dagokionez, umeentzako bi emanaldi izan dira arrakastatsuenak: Go!azen 5.0 eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Musua ikuskizuna. Nagusientzako antzezlanetan Yllana konpainiak otsailean eman zuen The Primitals antzezlanak batu zuen ikusle gehien. (beherago duzue ikusienen zerrenda)
Udalak audientzia datuen balorazio positiboa egin du eta joera orokorra "goranzkoa" dela nabarmendu du. Hona hemen 2018ko emanaldirik jendetsuenak Herriko Antzokian:
•ZINEA:
- Desconocidos 853 ikusle
- Campeones 681 ikusle
- Bohemian Rhapsody 662 ikusle
- El Cuadro de Sara 554 ikusle
- Superlopez 526 ikusle
•Haurrentzako zinea:
- Los Increibles 2 345 ikusle
- Hotel Transilvania 3 313 ikusle
- El hijo de Bigfoot 173 ikusle
- Ralph Rompe Internet 162 ikusle
•IKUSKIZUN ESZENIKOAK:
- The Primitals 252 ikusle
- La Rosa de Azafrán 202 ikusle
- Lo mejor de Yllana 189 ikusle
•Umeentzako antzerkia
- Goazen 796 ikusle
- Musua, Pirritx, Porrotx eta Marimotots 730 ikusle
- Ene Kantak 395 ikusle
∞Lotura duten albisteak: