'Handia' filma eta 'Go!azen' antzezlana urteko arrakastatsuenak Elgoibarko Herriko Antzokian

Barren.eus 2018ko ots. 1a, 18:35

Zinema, ikuskizun, Udal Musika Bandaren kontzertu eta aurrez grabatutako emanaldiak ikustera, guztira, 16.381 pertsona pasatu ziren 2017an Elgoibarko Herriko Antzokitik. Filmeen artean Handia izan zen arrakastatsuena eta Goazen antzerki musikala ikuskizun eszenikoen artean.

Udaleko Kultura Sailak emaitzen balantze oso positiboa egin du. Zine Bonuak izan duen harrera ona ere nabarmendu du, guztira 933 erabili dira-eta. Elgoibarko Udal Musika Bandak hilean behin eskaintzen dituen kontzertuetara zein kontzertu berezietara 3.089 ikusle joan dira orotara. Aurrez grabatutako operak, balletak, errezitaldiak eta ikuskizun handiak zine pantaila handian eskaintzeko egitasmoa jarri zuen abian 2017an Elgoibarko Udaleko Kultura Sailak, eta horietara 294 ikusle gerturatu dira. Zine emanaldiei dagokionez, ikusle gehien batu dituzten hiru filmetatik bi Euskal Herrian grabatutakoak izan direla nabarmendu behar da, Jon Garañoren eta Aitor Arregiren Handia arrakastsua eta Zaindari ikusezina (El guardian invisible jatorrizko bertsioan) Baztanen, Elizondon, batik bat, kokatutako istorioa kontatzen duen filma. Hona hemen 2017ko emanaldirik jendetsuenak Herriko Antzokian:

• ZINEA

Haurrentzako zinea 

• IKUSKIZUN ESZENIKOAK

  • Gluglu: Desoxirribonucleico 167 ikusle
  • Karabansarai: Ele! Lauaxeta-Lorca 122
  • Sasibil: El dúo de la Africana 106

Umeentzako antzerkia