Agortu dira 'Go!azen' antzezlana ikusteko sarrerak

Barren.eus 2019ko urt. 15a, 10:09

Go!azen 5.0 antzezlanaren bi emanaldi eskainiko dituzte domekan (urtarrilak 20) Elgoibarko Herriko Antzokian, eta dagoeneko amaituta daude sarrera guztiak.

Herriz herri dabil Julen, Naia, Gari, Eli eta Markel protagonista dituen Go!azen 5.0 antzezlana eta Elgoibarrera ere ailegatuko da Pausokak ekoiztutako lana. Abendu amaieran jarri zituzten sarrerak salgai Interneten eta dagoeneko agortu egin dira, ia herri guztietan gertatzen ari den moduan. Bi emanaldi eskainiko dituzte Elgoibarren, 12:30ean eta 16:30ean.

Antzerki obra musikala da Go!azen 5.0, aurreko urteetakoak moduan. Telebistan ikusi ahal izango diren istorio eta gora beherak laburtu eta moldatu dituzte oholtza gainean eskaintzeko. Ikus hemen antzezlanaren sinopsia.