Martxoaren 30ean egingo den hileko azken zapatuko ferian artzaintza jarriko dute balorean. 12:00etan, gatzato tailerra egingo dute ume eta gaztetxoekin; 12:30ean Mausitxako Iñaki Ansolak gazta erakustaldia egingo du, eta Lizundia Txabolako ardiak nola jaizten diren ikusteko aukera ere egongo da.
•Arkume pintxoak
Trinitateetako danborrada antolatzen duen Atabal elkarteak jarriko du txosna, eta arkume pintxoak banatuko dituzte, 11:00etatik aurrera. Era desberdinetan sukaldatutako pintxoak izango dira: gisatuta, parrillan, saltsa desberdinekin… Armueta Harategia eta Belaustegi jatetxearen laguntza jasoko dute antolatzaileek. Aipatu behar da biharko feriako saltokietan erosketa egiten dutenek tiket bat jasoko dutela txosnako pintxoa doan dastatzeko.
Kale Kantariak 12:00etan irtengo dira, eta eguerditik aurrera ganadu erakusketa egingo dute Aita Agirre plazan.
Lotura duten albisteak:
- Xaboia egiten ikasteko tailerra emango dute hileko azken zapatuko ferian (2019-02-21)
- Gabon Zahar Feria, iruditan (2018-12-29)
- Brotxetak egiten ikasteko tailerra egingo dute hil bukaerako ferian (2018-09-27)
-
Atabal elkartearen txosna eta pizza tailerra, hileko azken zapatuko ferian (2018-04-27)
- Gatzatu tailerra egingo dute hil bukaerako aurtengo lehen ferian (2017-02-22)
- Artile tailerra egingo dute hilabete bukaerako ferian (2016-05-26)