Bi lasterketak 16:00etan hasiko dira Herriko Enparantzatik eta plazan bertan egongo da helmuga ere. Luzerako 226 lagun daude izena emanda une honetan (250 lagunetan jarri dute muga) eta 111 lagunek eman dute izena 11 kilometroko proba motzagorako. Mendaroko Txirrindulari Elkarteak (MTT) antolatzen du Kilimon Trail mendiko lasterketa, Lizarpe Mendi Klubaren babesarekin, eta Euskal Koparako puntuagarria izango da aurten Mendaroko lasterketa. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ibilbidean aldaketa txiki batzuk egin behar izan dituzte gaixoak jota dauden pinu asko ateratzen ari direlako inguruetan. Edonola ere, zehaztu dute aldaketok ez dutela eraginik izango ibilbidearen ezaugarrietan.
Iaz, Bartlomiej Przedwojewski poloniarra eta Vanessa Pelaez andoainarra gailendu ziren, eta poloniarrak, ia bi minutuan ondu zuen gainera Julen Larruzeak 2017an ezarritako marka, 1.54:43ko denbora eginda. Emakumezkoetan Maite Maiorak dauka probaren errekorra (2:16:45). 2017ko lasterketan ezarri zuen. Antxitxikari mendaroarrak sei alditan irabazi du etxeko mendi-lasterketa eta aurten ere irteeran egongo dela esana du.
∞ Lotura duten albisteak:
- Bartlomiej Przedwojewski poloniarra eta Vanessa Pelaez andoainarra nagusi Kilimon Trail mendi lasterketan (2018-04-15)
- Bi ibilbide izango ditu Kilimon Trail mendiko lasterketak, motza eta luzea (2018-03-28)
- Julen Larruzea eta Maite Maiora gailendu dira zazpigarren Kilimon Trail lasterketan (2017-04-10)
- Walter Becerra eta Virginia Perez nagusi Kilimon Trail lasterketan (2016-04-10)
- Aitor Osa eta Maite Maiora gailendu dira Mendaroko Kilimon Trail mendi lasterketan (2015-04-13)