Adinka eta sexuka banatuko dituzte haurrak korrikarako eta hamahiru lasterketa izango dira guztira.
- Lehenengoak, 2011n eta 2012an jaiotakoak, 10:30an abiatuko dira, lau taldetan banatuta, eta 328 metroko distantzia egingo dute korrika.
- Orduerdira 2009an eta 2010ean jaiotakoak irtengo dira eta 609 metro egingo dituzte korrika.
- 11:30ean abiatuko dira 2007an eta 2008an jaiotakoak eta hauek ia kilometro bat egingo dute korrika, 943 metro.
- Hamahirugarren lasterketa 2006, 2005, 2004 eta 2003an jaiotako neska-mutilena izango da. 12:00etan irtengo dira, eta 1.423 metroko ibilbidea egingo dute.
- Nagusiagoek, 2001. urtetik aurrera jaiotakoek, egunean bertan eman behar dute izena, 12:00ak baino lehenago udaletxeko arkupeetan. Hiru itzuli eman beharko dizkiote zirkuituari, 3.613 metro osatzeko.Lasterketa guztiak amaitu ostean, sari banaketa ekitaldia egingo dute Kalegoen plazan bertan.
Informazio osoagoa eta ibilbideak elgoibarikastola.eus
•Ikus hemen azken urteetako krosak:
∞ Lotura duten albisteak:
- Jose Gurrutxaga krosak antxitxika jarri zituen elgoibartarrak (2018-04-23)
- 800 lagun inguruk hartuko du parte 25. Jose Gurrutxaga krosean (2018-04-18)
- Jose Gurrutxagak ereindako haziak loratzen jarraitzen du (2017-04-02)
- Jose Gurrutxagarik gabeko lehen krosa, domekan (2017-03-31)
- Jose Gurrutxaga antxitxikari nekaezina, bere zaletasunaz (2017-03-31)