Aire Libreko margo lehiaketa antolatu dute zapaturako

Barren.eus 2019ko eka. 6a, 11:56

Egur arte tailerrak VIII. Kaleko Margo Lehiaketa antolatu du zapaturako, ekainaren 8rako, Udalaren laguntzarekin.

18 urtetik gorako edonork hartu dezake parte Trinitate jaien barruan antolatu duten aire libreko margo lehiaketan. Interesatuek, 9:00etatik 10:00etara bitartean eman beharko dute izena, Kultur Etxeko sotoan. Goizean zehar Elgoibarrekin zerikusia duen margolana egin beharko dute, eta 13:00etatik 14:00etara entregatu beharko dute margolana, sotoan bertan.

14:30ean egingo dute sari banaketa. Irabazleak 800 euro jasoko ditu; bigarrenak, 500 euro, eta hirugarrenak, 300 euro. Saririk jaso ez duen herriko lanik onenari 150 euroemango dizkiote.

∞Lotura duten albisteak: