Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako hamar margolarik hartu zuten parte Elgoibarko Kaleko Seigarren Margo Lehiaketan. Jorge Lopez gasteiztarrak aurkeztutako margolanak eskuratu zuen lehen saria (800 euro). Maalako zubia eta Deba ibaia marraztu zituen Lopezek. Raimundo Argos bilbotarrak lortu zuen bigarren saria (500 euro) eta Vianako Yohana Soldevillak aurkeztu zuen margolana saritu zuen epaimahaiak hirugarren sariarekin (300 euro). Aurten, herriko lan onena ere saritu dute estreinakoz, eta Santiago Alconadak irabazi zuen sari hori (200 euro).
Lehiaketara aurkeztutako lanak, bai saridunenak eta baita aurkeztu dituzten gainontzekoenak ere, ikusgai egongo dira Kultur Etxeko sotoan, ekainaren 10era bitartean, 18:30etik 20:30era.
• Egur eskolako ikasleen erakusketa
Era berean, Egur arte tailerreko ikasleen lanekin ere erakusketa antolatu dute. Kultur Etxeko erakusketa gelan izango dira ikusgai, ekainaren 10era bitartean, 18:30etik 20:30era.
Kaleko Margo Lehiaketako argazki-bilduma