Zapatu goizean irekiko dute Mintxetako ur jolasen parke berria

Barren.eus 2019ko eka. 28a, 16:37

Elgoibarko Udalak jakinarazi duenez, bukatu dituzte Mintxetako igerilekuen ondoan eraiki duten umeentzako ur jolasen parke berria egiteko lanak, eta zapatu goizean irekiko dituzte.

13:00etan egingo dute irekiera ofiziala. Elgoibarko Udalak 200.000 euro inguru bideratu ditu ur jolasen parkea egiteko.
Mintxetako ur parkea umeentzako eta gazteentzako izango da eta uraz baliatzen diren 25 joko irisgarri eta interaktiboz osatuta dago. Guztira, 250 metro koadroko azalera du, hiru gunetan banatuta. Lehenengo gunea umeentzako izango da, familientzako izango da bigarrena, eta familia osoak parte hartzeko gune aktibo bat izango du. Azkenik, hirugarren gunea gazteentzako izango da, bereziki, eta ur kantitate handiagoko jokoak izango ditu.

Argazkiak: Elgoibarko Udala.

2019 06 28 ur parkea mintxeta obra amaituta 2

2019 06 28 ur parkea mintxeta obra amaituta

∞Lotura duten albisteak: