Bihar zabalduko dituzte Mintxetako igerilekuak

Barren.eus 2019ko eka. 14a, 11:48

Bihar, ekainak 15, hasiko da uda denboraldia inguruko hondartzetan, eta baita Mintxetako igerilekuetan ere. Hiru hilabetez egongo dira zabalik aire libreko igerilekuak.

Ekainaren 15etik irailaren 15era arte iraungo du bainu denboraldiak Mintxetako igerilekuetan. Astelehenetik barixakura, 11:00etatik 20:30era, eta asteburuetan eta jai egunetan, 10:00etatik 20:30era. Abuztuan eta irailean itxiera ordutegia 20:00etara aurreratuko dute, eta Txiki Egunean itxita egongo dira. Sarreraren prezioan ez da igoerarik izango. 18 urtez gorakoek 6 euro ordaindu beharko dute, eta 18 urtez azpikoek, berriz, 4 euro.

 

Mintxetako igerilekuek 42.000 erabiltzaile izan zituzten iaz, 2018ko udan.

∞Lotura duten albisteak: