Bertan behera laga behar izan zuten Nahaste Borrastea aurten egiteko lanean jardun du Kimetz Elkarteak azken asteetan. Atzo jaso zuten proba antolatu ahal izateko Herrizaingo Sailaren baimena, eta baiezkoa jaso ostean prestaketa guztiak martxan jarri dituzte antolatzaileek. Hala, Nahaste Borraste probaren 35. ekitaldia irailaren 20an jokatuko da, 19:00etan.
Kimetzetik jakinarazi dutenez, ari dira berbetan ohiko parte hartzaileekin, proba herrikoian parte har dezaten, baina herritar guztiak animatu nahi dituzte parte hartzera.
Izena emateko, Kimetz elkartera joan beharko da, proba egunean, 17:00etatik 18:30ak bitartean. Doakoa da izenematea. Partaideek hiru probatan lehiatu beharko dute:zazpi kilometro inguru egin beharko dituzte bizikletan lehenengo, ondoren 400 metro egingo dituzte antxitxika 25 kiloko zakua bizkarrean hartuta (15 kilo emakumeek eta 16 eta 18 urte bitarteko gazteek, edo hala nahi duten artaide guztiek, antolatzaileei eskaera eginez gero), eta azkenik 1.500 metroko ibilbidea osatu beharko dute saltaka.
∞Azken urteetako irabazleak:
- 2018ko Nahaste Borrasten Lariz eta Lendinez izan ziren irabazleak; 2017ko Nahaste Borraste Iñigo Larizek eta Ainhoa Lendinezek irabazi zuten; 2016ko Nahaste Borrastea Iñigo Larizek irabazi zuen; 2015ekoan ere Iñigo Lariz gailendu zen; 2014koa Jorge Gonzalezek;2013koa Jose Antonio Ruizek; 2012. urtekoa,2011koa eta 2010eko Nahaste Borrasteak Iñigo Larizek irabazi zituen, 2009koa David Condek, 2008koa ñigo Larizek; Jose Antonio Ruizek 2007koa eta 2006koa David Condek irabazi zuen.