Larrialdi zerbitzuetakoak eta suhiltzaileak ezbeharra gertatu den lekuan dira, baina Udaltzaingotik jakinarazi dutenez, zorionez ez du inork minik hartu. San Bartolome kalea itxita dago, eta Udaletik jakinarazi dute kale horretako 2-4 eta 6 peoretako bizilagunek ezin izango dutela gaur etxera sartu, eta etxeetatik daudenak ateratzen ari da. Suhiltzaileek esan dute lan zaila ari dela gertatzen, etxeetako batean ezindu bat bizi delako. Era berean, hor bizi diren adineko lagunei beste aterpe bat topatuko dietela ere zehaztu dute.
Ezbehar honen ondorioz, gaur 19:00etan jokatzekoa zen Nahaste Borraste proba herrikoia atzeratu egingo dute. 32 urtean hutsik egin gabe jokatu da Nahaste Borraste, eta gaur, halabeharrez, utzi behar izan dute bertan behera. Antolatzaileek zabaldu dute data zehaztu bezain laster jakinaraziko dutela noiz jokatuko den.
Ondorengo bideoan eraikinaren zatia jausi osteko lehen uneak ikus daitezke. Hauts ugari harrotu dute jauzitako zatiek (*Iturria: sare sozialak)
∞Lotura duten albisteak:
- Errosario kalean kiskali zen etxebizitza berriz busti behar izan dute suhiltzaileek (2018-09-25)
- Sute batek hiru etxebizitza hondatu ditu Errosario kaleko eraikin batean (2018-09-22)