Izan ere, PPk 280 boto bildu ditu gaur Elgoibarren, aurrekoetan baino 21 gehiago, eta VOXek, berriz, 83 boto jaso ditu, apirilean baino 31 gehiago. Portzentajetara eramanda, %8,11 egin du gora PPk Elgoibarren, eta ia %60 VOX ek. Ciudadanosek izan duen beherakada handiagatik ez balitz, Espainiako eskumak gora egin duela esango genuke, baina Ciudadanosek golpe handia hartu du gaur Elgoibarren ere. %65eko jaitsiera izan du; bototan: 94. Gaur Elgoibarren laugarren indarra izan den Elkarrekin Podemosek ere, jaitsiera nabarmena izan du, handiena, alderdi guztien emaitzak kontuan hartuta: %20koa (181 boto). Aipagarria da 2016an egin ziren Kongresuko hauteskundeetan, bigarren indarrik bozkatuena izan zela Elkarrekin Podemos Elgoibarren, botoen %14,08rekin.
Esanguratsua da, era berean, parte-hartzean izan den beherakada. Joera nagusia errepikatu da horretan ere, eta bost puntuan apaldu da Espainiako Gorteetarako apirilean izan ziren hauteskundeetatik. Gaur, 8.654 lagun zeuden botoa ematera deituta Elgoibarren, eta 6.000k eman dute.
∞Lotura duten albisteak:
- EAJ izan da alderdirik bozkatuena Mendaron Kongresurako hauteskundeetan (2019-11-10)
- Espainiako Hauteskundeetako emaitzak, Elgoibarren, auzoz auzo (2019-04-28)
- Kontaketa bukatuta, Elgoibarren ere EAJk irabazi ditu Kongresurako hauteskundeak (2019-04-28)
- Boto guztiak zenbatuta, EAJ izan da lehen indarra Mendaron (2019-04-28)
- EAJk irabazi du Elgoibarren eta Podemos-IU izan da bigarren indarra (2016-06-26)
- Podemos-IU garaile Mendaron eta EAJ bigarren indarra (2016-06-26)
- EAJk jaso du boto gehien Elgoibarren eta EH Bildu eta Podemos oso berdinduta geratu dira 2015eko hauteskundeetan (2015-12-20)
- 2011ko Hauteskunde Orokorretako emaitzak Elgoibarren eta Mendaron