Ahal Dugu-Podemosek botoen %14,08 eskuratu ditu, eta PPk, berriz, botoen %4.03. Aipatzekoa da, baita ere, Ciudadanosek 143 boto eskuratu dituela eta VOX-ek, 52. Beraz, PP, Ciudadanos eta VOX-ek lortu dituzten botoak batuta, 454 dira, 2016ko hauteskundeetan PPk berak bakarrik lortu zituenak baino hamar gehiago, 441 boto eskuratu baitzituen. Aipagarria da, era berean, parte-hartzea. Botoa ematera deituta zeuden 8.681 lagunetik 6.491 lagunek eman dute botoa. Parte-hartzea, beraz %74,77koa izan da, 2016ko hauteskundeetan baino hamar puntu handiagoa. Izan ere. 2016an, %64,48koa izan zen parte-hartzea. 2016ko datuekin alderatzen hasiz gero, lehenengo hiru alderdi bozkatuenek, 4,4 eta 5 puntu egin dute gora ehunekotan, eta laugarren indarrak, Ahal Dugu-Podemosek, berriz, 8 puntu behera. Boto zuriak ere izan dira Elgoibarren, 22, eta baliorik gabeko botoak, 62. Abstentzioa %25,23koa izan da (2.190 boto).
∞Lotura duten albisteak:
- Boto guztiak zenbatuta, EAJ izan da lehen indarra Mendaron (2019-04-28)
- EAJk irabazi du Elgoibarren eta Podemos-IU izan da bigarren indarra (2016-06-26)
- Podemos-IU garaile Mendaron eta EAJ bigarren indarra (2016-06-26)
- EAJk jaso du boto gehien Elgoibarren eta EH Bildu eta Podemos oso berdinduta geratu dira 2015eko hauteskundeetan (2015-12-20)
- 2011ko Hauteskunde Orokorretako emaitzak Elgoibarren eta Mendaron