Espainiako Hauteskundeetako emaitzak, Elgoibarren, auzoz auzo

Barren.eus 2019ko apirilaren 28a

Hona hemen, Elgoibarko emaitzak, auzoz auzo. EAJ izan da alderdirik bozkatuena Elgoibarren. 

EAJk eskuratu ditu Elgoibarren boto gehien, Espainiako Kongresurako egindako hauteskundeetan: botoen %36,92. EHBildu izan da bigarren indarra, botoen %23,46rekin, eta PSE-EE, hirugarrena, botoen %17,17rekin.

Ahal Dugu-Podemosek botoen %14,08 eskuratu ditu, eta PPk, berriz, botoen %4.03. Aipatzekoa da, baita ere, Ciudadanosek 143 boto eskuratu dituela eta VOX-ek, 52. Beraz, PP, Ciudadanos eta VOX-ek lortu dituzten botoak batuta, 454 dira, 2016ko hauteskundeetan PPk berak bakarrik lortu zituenak baino hamar gehiago, 441 boto eskuratu baitzituen.

Aipagarria da, era berean, parte-hartzea. Botoa ematera deituta zeuden 8.681 lagunetik 6.491 lagunek eman dute botoa. Parte-hartzea, beraz %74,77koa izan da, 2016ko hauteskundeetan baino hamar puntu handiagoa. Izan ere. 2016an, %64,48koa izan zen parte-hartzea. 2016ko datuekin alderatzen  hasiz gero, lehenengo hiru alderdi bozkatuenek, 4,4 eta 5 puntu egin dute gora ehunekotan, eta laugarren indarrak, Ahal Dugu-Podemosek, berriz, 8 puntu behera. Boto zuriak ere izan dira Elgoibarren, 22, eta baliorik gabeko botoak, 62. Abstentzioa %25,23koa izan da (2.190 boto).

∞Lotura duten albisteak: