Abenduaren 12tik 18ra goi mailako hamar xakelari aritu dira lehian udaletxeko pleno aretoan, eta Karen Grigoryan xakelari armeniarra gailendu da, txapelketa irabazteko faborito nagusienetarikoa. Izan ere, xake jokalariak euren trebeziaren arabera sailkatzeko erabiltzen den Elo ebaluazioa-sisteman 2621 puntu ditu Grigoryanek, puntuaziorik altuena txapelketaren historian parte hartu izan dutenen artean, Elgoibarren lehiatu ziren unean zuten puntuazioa kontuan hartuta. Nazioarteko Xake Txapelketan estreinakoz hartu du parte Grigoryanek, baina ezagutzen zuen Elgoibarren xakean jokatzea zer den, Zubi-Ondo xake taldeak irailean antolatu zuen Danobat Nazioarteko Irekiaren bigarren edizioan hartu baitzuen parte. Ordukoan bigarren postuan sailkatu zen, Jaime Santosen atzetik.
Joan den aste honetan jokatutako bederatzi partidetan 7 puntu eskuratu ditu 25 urteko armeniarrak. 2016an txapelketa irabazi zuen Michael Oratovsky sailkatu da bigarren postuan. Errusiar jatorriko israeldarrak 5,5 puntu lortu ditu. Tomas Sosa argentinarrak egin du hirugarren, eta iazko txapelduna, Paul Velten baionarra, seigarren sailkatu da (ikus sailkapen osoa).
• Eskolarteko xake txaelketako irabazleak
Eskolarteko xake txapelketa ere jokatuko zuten domekan (abenduak 15), Zubi-Ondoren lokalean. Hamabost xakelari lehiatu ziren eta, adinka, honakoak izan ziren irabazleak: Beñat Cearsolo, Aimar Gurrutxaga, Unai Lopez de Sabando. Irabazlek gaur jaso dituzte sariak, Nazioarteko Xake Txapelketan parte hartu duten xakelarien eskutik.
∞Lotura duten albisteak:
- Umeen txapelketa amaituta, Uztargi Xake Azkarreko Txapelketa jokatzen ari dira orain Mendaron (2019-12-18)
-
Koldo Urbieta barakaldoarra gailendu da xake partida azkarren Danobat txapelketan (2019-12-17)
- Mundu guztiko xake zaleek jarraituko dute Elgoibarko Nazioarteko Xake Txapelketa (2019-12-12)
- Paul Velten xakelari baionarra gailendu da Nazioarteko Xake Txapelketan eta ITS Security Irekian (2018-12-18)
♦ Elgoibarko Maisuen Nazioarteko Xake Txapelketako irabazleen zerrenda (-PDF-):
- Oleg Korneev (Errusia) 6 garaipen
- Azer Mirzoev (Azerbayan) 3
- Zenon Franco (Paraguay) 1
- Elizbar Ubilava (Georgia) 1
- Gilberto Milos (Brasil) 1
- Reynaldo Vera (Kuba) 1
- Marcelino Sion (Espainia) 1
- Felix Izeta (Eusdadi) 1
- John Van der Wiel (Herbehereak) 1
- Mario Gomez (Euskadi) 1
- Horacio Saldano (Argentina) 1
- Ivan Cheparinov (Bulgaria) 1
- Kamil Miton (Polonia) 1
- Mikel Huerga (Espainia) 1
- Daniel Alsina (Espainia) 1
- Patrice Etchegaray (Frantzia) 1
- Ider Borya (Frantzia) 1
- Michael Oratovsky (Israel) 1
- Henrik Teske (Alemania) 1
- Pau Velten 1
- Karen Grigoryan 1