Mundu guztiko xake zaleek jarraituko dute Elgoibarko Nazioarteko Xake Txapelketa

Barren.eus 2019ko abe. 12a, 15:52

Gaur hasi da Elgoibarko XXIX. Nazioarteko Xake Txapelketa. Hainbat herrialdetatik etorritako hamar xakelari profesional lehiatuko dira abenduaren 18ra bitartean, eta gaur egin duten aurkezpenean nabarmendu dutenez, mundu guztiko xake zaleek jarraitzen dute torneoa internet bidez.

 Espainiar estatuko hiru xakelarik hartuko dute parte Elgoibarko txapelketan eta hirurek azpimarratu dute estatuan antolatzen diren torneo itxi bakarrenetarikoa izateaz gainera, prestigio handia duela Elgoibarko Nazioarteko Txapelketak. Tomas Sosa argentinarrak ere ohore bat dela parte hartzea esan du, orain arte Internet bidez jarraitzen zuen txapelketan. Aurrez egonak diren xakelariek, aurkarien arteko giro ona ere nabarmendu dute udaletxeko pleno aretoan egin duten aurkezpenean. Gaur arratsaldean, 17:00etatik aurrera jokatuko dute lehen jardunaldia udaletxeko pleno aretoan. Partidak zuzenean ikusteko aukera izango da bertan, baina Internet bidez ere jarraitu ahal izango dira.
Honakoak dira parte hartzaileak: Adrian Martinez eta Paul Velten -iazko txapelduna- (Euskal Herria), Javier Moreno, Diego del Rey eta Juan Plazuelo (Espainia), Karen Grigoryan (Armenia), Tomas Sosa (Argentina), Shardut Gagare eta Shalmali Gagare (Indonesia) eta Michael Oratovsky (Israel). Ikus hemen xakelariei eta txapelketari buruzko informazio osoagoa: info64.org

Euskadiko Xake Federazioko presidente Miguel Angel Muelak aurtengo txapelketan parte hartuko duten xakelari gaztengan jarri du azpimarra. Xakelarien belaunaldi berriko ordezkariok nazioarteko promesak direla esan du. Iazko txapeldunaz, Paul Veltenez esan du gaztea izanagatik badakiela zer den txapelketak irabaztea. Adrian Martineze eta Juan Plazuelo ere aipatu ditu. "Oso gaztea izanagatik sekulako ibilbidea egin du orain arte Plazuelok eta etorkizun handia du Espainiako xakelarien artean". Shalmali Gagare, berriz, nazioarte mailan nabarmentzen ari den xakelaria dela esan du. Gagare izango da aurten emakumezko xakelari bakarra. Bi emakume izan zitezen saiatu diren arren, ekarri nahi zuten bigarren emakumearen "agenda bateratzeko arazoak" tarteko ez dutela lortu azaldu du Muelak.
Elgoibarko Nazioarteko Xake Txapelketak prestigio eta errekonozimendu handia duela xakelarien artean gaineratu du Muelak, eta denek nahi izaten dutela Elgoibarko Torneoan parte hartu.
Javier Moreno xakelariak esan duenez oihartzun zabala izaten du Elgoibarko txapelketak sarean "Mundu osko xakelariak zain daude hemen jokatzen diren xake partidak Internetez zuzenean jarraitzeko".

2019 12 12 elgoibar nazioarteko xake txap izenak

∞Lotura duten albisteak:

♦ Elgoibarko Maisuen Nazioarteko Xake Txapelketako irabazleen zerrenda (-PDF-):

  1. Oleg Korneev (Errusia) 6 garaipen
  2. Azer Mirzoev  (Azerbayan) 3
  3. Zenon Franco (Paraguay) 1
  4. Elizbar Ubilava (Georgia) 1
  5. Gilberto Milos (Brasil)        1
  6. Reynaldo Vera (Kuba) 1
  7. Marcelino Sion (Espainia)    1
  8. Felix Izeta (Eusdadi)  1
  9. John Van der Wiel  (Herbehereak)    1
  10. Mario Gomez  (Euskadi)   1
  11. Horacio Saldano   (Argentina) 1
  12. Ivan Cheparinov (Bulgaria)    1
  13. Kamil Miton  (Polonia)        1
  14. Mikel Huerga  (Espainia)       1
  15. Daniel Alsina  (Espainia)        1  
  16. Patrice Etchegaray  (Frantzia)        1
  17. Ider Borya  (Frantzia)     1
  18. Michael Oratovsky (Israel) 1
  19. Henrik Teske (Alemania) 1
  20. Pau Velten