Milkesa Mengesha etiopiarra da Mugertza kroserako azken fitxaketa

Barren.eus 2020ko urt. 10a, 13:45

Azken orduko fitxaketa baten berri eman dute Mugertza kroseko antolatzaileek. Junior mailako gaur egungo munduko kros txapeldunak ere korrituko du Elgoibarko krosa.

 

Iaz Munduko Kros Txapelketa irabazi zuten hiru saltakari lehiatuko dira domekan, 77. Mugertza krosean. Batetik, senior emakumezkoen egungo munduko txapelduna den Hellen Obiri; eta, bestetik, junior mailako egungo munduko txapeldunak. Beatrice Chebetek (Kenya, 2000) irabazi zuen, iazko martxoan, Danimarkako Aarhus hirian jokatu zen Munduko Kros Txapeketa, emakumzkoen junior mailan, eta Mugertza krosean hartuko du parte domekan. Gaur, berriz, gizonezkoen junior txapelketa irabazi zuen antxitxikaria fitxatu dutela jakinarazi dute antolatzaleek, Milkesa Mengesha etiopiarra, hain zuzen ere.
  • Ordu adaketa atleten ongi-etorrian
Mugertza krosean parte hatuko duten atletei ongi-etoria egingo diete bihar, hilak 11, Elgoibarko udaletxean. 19:30erako aurreikusita bazegoen ere, orduerdi atzeratu dute eta 20:00etan izango da. Era berean, 19:15ean egin behar zuten V. Juan Muguerza Marrazki Lehiaketako sari banaketa ekitaldia 19:45ean izango dela jakinarazi dute antolatzaileek.

2020 01 10 obiri chelimosoufiane aireportuan mugertzakrosa elgoibar

∞Lotura duten albisteak: