Egia aita-semeek irabazi dute Mendaroko mus txapelketa

Barren.eus 2020ko urt. 29a, 11:32

Joan zen zapatuan jokatu zuten Mendaron Euskal Herriko mus txapelketako kanporaketa, eta Jose Ramon eta Eritz Egia aita-semeak izan ziren txapeldunak.

 Aitz Beltz tabernan jokatu zuten txapelketa, eta 11 bikotek hartu zuten parte. Horietatik, Egia aita semeak eta Joxe Idoeta eta Agustin Urbieta iritsi ziren finalera. Irabazleek, Aitz Beltz tabernan bi lagunentzako afaria irabazi zuten eta txapeldunordeek, aldiz, bi ardo botila. Bi bikoteak otsailaren 29an Seguran jokatuko den Gipuzkoako finalerako sailkatu dira.
  • Elgoibarko kanporaketa, zapatuan
Elgoibarko kanporaketa, berriz, zapatuan (otsailak 1) jokatuko dute, Tantaka tabernan. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu parte hartzeagatik. Bikote irabazleak Tantaka tabernan lau lagunentzako afaria irabaziko du eta bigarrenak, bi lagunentzako. 16:00etan hasiko dute jokoa.

Lotura duten albisteak: