Lanbroa tabernan jokatu zen Elgoibarko kanporaketa joan den abenduaren 30ean. Zigor Bengoetxea eta Ibon Villanueva izan ziren nagusi. Irabazleek lau lagunentzako jatordua jasoko dute Lanbroan eta txapeldunordeek birentzat.
Garaipenaz gainera, Bengoetxeak eta Villanuevak Ibarran jokatuko den Gipuzkoako kanporaketa jokatzeko sailkapena lortu zuten.
Euskal Herriko Mus Txapelketa bigarren fasean sartzekotan da. Otsailaren 25ean jokatuko dira zazpi herrialdetako finalak, eta sailkapena lortuko duten bikoteek, martxoaren 25ean Anoetan jokatuko den Euskal Herriko final nazionalean parte hartzeko aukera izango dute.
2016ko martxoaren 5ean Zuberoako Urdiñarben jokatu zen azken finalean, Euskal Herriko txapeldunak Behe Nafarroako Manex Mouesca eta Martzel Calderon izan ziren. Iazko txapelketan, Euskal Herri osoko 220 herri ingurutan jokatu zen txapelketako lehen konparaketa, eta horietan 4.000 muslari inguruk hartu zuten parte.
Sarietan, 50.000 euro baino gehiago banatzen dituzte antolatzaileek. Txapeldunek, esaterako, 3.000 euro eta Karibera bidaia dena barne, lau lagunentzat, irabaziko dute. Txapeldunordeentzako saria ere ez da edonolakoa: 1.500 euro eta Kanarietara bidaia, bi lagunentzat.
- Informazio osoagoa: ehmus.eus
∞Lotura duten albisteak:
- Manuel Salegi eta Pedro Garate gailendu dira Euskal Herriko mus txapelketako Elgoibarko kanporaketan (2016-01-24)
-
Zialtzeta eta Gutierrez nagusi Euskal Herriko mus txapelketako Elgoibarko kanporaketan (2015-02-03)
- EHko Mus Txapelketa: Cabo eta Hidalgo irabazle Elgoibarren eta Idoeta eta Urbieta Mendaron (2014-01-27)
- Salegi eta Garate nagusi Euskal Herriko mus txapelketako Elgoibarko kanporaketan (2013-01-29)
- Zialtzeta eta Berdonces nagusi Elgoibarko mus kanporaketan (2011-02-15)
- Zazpigarren postua Salegirentzat eta Garaterentzat EHko mus txapelketan (2010-03-30)
- Salegi eta Garate txapeldunorde Gipuzkoako mus kanporaketan (2010-03-02)
- Heldutasuna eta eskarmentua nagusi Elgoibarko mus kanporaketan (2010-02-11)