Euskal Herriko mus txapelketako kanporaketa jokatu zuten Lanbroa tabernan, joan den zapatuan. Zortzi bikotek hartu zuten parte txapelketan, eta finalera, Manuel Salegik eta Pedro Garatek osatutako bikotea, batetik, eta Ibon Villanuevak eta Zigor Bengoetxeak osatutakoa, bestetik, ailegatu ziren. Finalean, Salegi eta Garateren eskarmentua nagusitu zen, beste behin ere. Izan ere, txapelketa honetan lortzen duten hirugarren garaipena da honakoa (2010, 2013 eta 2016koak irabazi dituzte). 2010. urtean, gainera, zazpigarren postua lortu zuten Euskal Herriko mus txapelketako sailkapen nagusian.
Irabazleek lau lagunentzako jatordua jasoko dute Lanbroan eta bigarrenek birentzat. Horrez gain, Gipuzkoako mus txapelketa jokatzeko txartela eskuratu zuen bikote irabazleak. Otsailaren 20an jokatuko da Gipuzkoako txapelketa. Final handia Zuberoan, Urdiñarben, jokatuko da aurten, martxoaren 5ean.
Euskal Herri osoko 250 herritan jokatzen da Euskal Herriko Mus Txapelketa eta, iaz, esaterako, 4.000 lagun inguruk hartu zuten parte. Sarietan, berriz, 50.000 euro baino gehiago banatzen dituzte. (sari guztiak hemen)
∞Lotura duten albisteak:
-
Zialtzeta eta Gutierrez nagusi Euskal Herriko mus txapelketako Elgoibarko kanporaketan (2015-02-03)
- EHko Mus Txapelketa: Cabo eta Hidalgo irabazle Elgoibarren eta Idoeta eta Urbieta Mendaron (2014-01-27)
- Salegi eta Garate nagusi Euskal Herriko mus txapelketako Elgoibarko kanporaketan (2013-01-29)
- Zialtzeta eta Berdonces nagusi Elgoibarko mus kanporaketan (2011-02-15)
- Zazpigarren postua Salegirentzat eta Garaterentzat EHko mus txapelketan (2010-03-30)
- Salegi eta Garate txapeldunorde Gipuzkoako mus kanporaketan (2010-03-02)
- Heldutasuna eta eskarmentua nagusi Elgoibarko mus kanporaketan (2010-02-11)