Narrutsikek 'Elkartasuna gure arma' izenburupean antolatu du Martxoaren 8rako programa

Barren.eus 2020ko martxoaren 5a

Narrutsik emakume feministen taldeak ere osatu du bere egitaraua martxoaren 8rako. Hasteko, domekan egingo duten manifestaziorako pankartak egingo dituzte Gaztetxean, bariku honetan.

Pankartak egiteko hitzordua 17:00etan ipini dute Narrutsik taldekoek, eta bariku gauerako Naniren kontzertua antolatu dute (22:30). Domeka eguerdirako manifestaziora deitu dute. San Lazaro egoitza parean hasiko dute, 12:00etan, eta bukaeran, Kalegoen plazan manifestua irakurriko dute. Ondoren, Pedro Muguruza kalean, omenaldi morea egingo dute, eta 14:30erako Tapperjana iragarri dute. Arratsaldean, 17:00etan, manifestazioan irtengo dira, berriro, Maalatik.

2020 03 05 narrutsik egitaraua martxoak8 bai

∞Lotura duten albisteak: