'Euskara ala Ezkara Elgoibarren?' izango da aurtengo gaia, eta Elgoibarko euskalgintzaren eta kulturgintzaren diagnosi bateratua eta adostua egitea da helburua: Indarguneak eta ahulguneak identifikatu eta hobetzeko dauden aukerak aztertuko dituzte, besteak beste.
Urriaren 3an izango da aurtengo jardunaldia Aita Agirre kulturgunean, eta 80 bat lagunentzako lekua aurreikusi dute. Antolatzaileek aurreratu dutenez, egun osoko jardunaldia izango da seguruenik.
Interesatuek uztailaren 24a baino lehen eman beharko dute izena, ondorengo bide hauen bidez: elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus / 943 741 626 / euskara@elgoibar.eus / 943 744 366.
2008an ekin zioten Euskara ala Ezkara zikloak antolatzeari, Gotzon Garate hil zen urte berean, hain zuzen ere. Ordutik, euskarari eta euskal kulturari lotutako gaiak (toponimia eta berbetia, kultura tradizionala, Nafarroa eta Iparraldea (kultura, historia...) kantagintza, euskara ingurune digitalean, euskalgintza eta feminismoa, kulturgintza... plazaratu dituzte urtero-urtero, eta saiatu dira euskararen lurralde guztietako errealitateak gurera ekartzen.
∞Lotura duten albisteak
- Euskara ala ezkara ingurune digitalean? zikloko kronikak eta bideoak sarean dira (2019-11-05)
- Hizkuntzaren iraupena bermatzeko, sarean egotea ezinbestekoa dela nabarmendu dute 'Euskara ala ezkara' jardunaldian (2019-10-05)
- Euskarak mundu digitalean duen presentzia eta eragina aztertuko dute aurtengo Euskara ala ezkara zikloan (2019-07-04)
- Bideoa: Harkaitz Canoren ‘Azken aurreko manifestua’ OSORIK (2018-12-04)
- 'Euskara ala ezkara' zikloko kronikak eta ikusentzunezkoak sareratu ditugu (2018-11-06)
- Euskararik gabe ez garela berretsi dute ‘Euskara ala ezkara’ ziklora batutako kulturgileek (2018-10-08)
-
'Euskara ala ezkara, Elgoibartik Euskal Herrira' webgune berria martxan dago (2018-10-08)