26.800 euroko dirulaguntza emango dio Mendaroko Udalak Elgoibarko Izarrari, 2020an bi egitasmo gauzatzeko

Barren.eus 2020ko eka. 29a, 13:27

2020rako lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur goizean Mendaroko Udalak eta Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak.

 

Iñaki Arregi Mendaroko alkateak eta Iñaki Konde Elgoibarko Izarrako presidenteak sinatu dute hitzarmena, zeinaren arabera Elgoibarko Izarrak 26.800 euro jasoko dituen aurten, bi proiektutarako: BARREN aldizkarirako eta udalekuetarako.

 

Euskara Sailetik bideratu du dirulaguntza hori Mendaroko Udalak. BARREN aldizkariak 14.800 euro jasoko ditu, eta gainerako dirua, 12.000 euro, udalekuak antolatzeko izango da. Hitzarmena betetzen dela zaintzeko ardura Mendaroko Udalaren Euskara Batzordearena izango da. Hitzarmena sinatu ostean, Elgoibarko Izarrako presidente Iñaki Kondek eskerrak eman dizkio Mendaroko Udalari emandako babesagatik, eta aurrerantzean ere lankidetzan jarraitzeko borondatea eta konpromisoa agertu dizkio.

∞Lotura duten albisteak: