King-Kong taberna ixtea erabaki dute badaezpada, senide batek positibo eman duelako Covid19aren PCR proban

Barren.eus 2020ko uzt. 17a, 09:35

Atzo eguerditik itxita dago King-Kong taberna, bertako langile baten alabak positibo eman duelako Covid19aren PCR proban. Legez irekita jarraitzeko aukera du tabernak, baina langileek eurek erabaki dute badaezpada ixtea. 

King-Kong tabernako langileetako baten alaba Zarauzko kanpinean egon zen joan zen asteburuan, eta hango agerraldiari lotutako kasuetako bat izan da hau ere. 

Uztailaren 8tik 12ra Zarauzko kanpinean egon ziren gazteei PCR probak egitera joateko eskatu zien Osasun Sailak, eta hala egin zuen Elgoibarko gazte honek. Atzo eguerdian jakinarazi zioten positibo eman zuela. Une horretatik bere logelan konfinatuta dago. Bere aita, King-Kong tabernako langilea, etxera joan zen alabak positibo eman zuela jakin zuenean, eta gaur egingo diote berari PCR proba. Legez, taberna irekita mantentzeko aukera zuten oraindik, baina "badaezpada" taberna ixtea erabaki dute, langile honen emaitza jakin arte. Zarauzko kanpineko egonaldiari lotuta bost koronabirus kasu positibo daude momentuz Elgoibarren. 

2020 07 17 kingkong elgoibar taberna

∞Lotura duten albisteak: