LABIko (Euskadiko Babes Zibileko Plana) aholkularitza-batzordeak atzo eginiko batzarraren ostean, ostalaritza ixtea erabaki zuen Eusko Jaurlaritzak. Elgoibarko Udalak jakinarazi du neurri honek ostalaritzako “On Egin” bonuen bi kanpainei eragingo diela bete betean.
Alde batetik, urrian salmentan jarri ziren 3.250 bonoak trukatzeko epea (printzipioz, abenduaren 1era artekoa zena) luzatu egingo da, itxierak iraun bezain beste egun. Bonoa erosita dutenek etxez etxeko bidalketa duten eta kanpainarekin bat egin duten taberna eta jatetxeetan trukatu ditzaketeela gogorarazi dute Udaletik. Halere, ostalaritzaren irekiera erabakitzen denean, urriko bono horien iraungintzearen data zehatzaren berri emango dutela aurreratu dute.
Bestalde, atzo bertan iragarritako eta hurrengo astean abiaraztekoa zen bigarren 'On Egin' bonoen kanpaina bertan behera geratzen da, momentuz. Udalak ekimenari berriro heldu nahi dio taberna zein jatetxeek ateak berriro ireki bezain laster.
∞Lotura duten albisteak:
- Ostalaritza itxi eta etxeratze agindua 22:00etara aurreratu du Jaurlaritzak (2010-11-05)
- Ostalaritza bultzatzeko 'On Egin' kanpainaren barruan 2.000 bono gehiago jarriko ditu salgai Udalak (2020-11-06)
- Agortu dira "On egin' ostalaritzarako bonoak, baina oraindik eskuratu daitezke merkataritzakoak (2020-10-19)