Agortu dira "On egin' ostalaritzarako bonoak, baina oraindik eskuratu daitezke merkataritzakoak

Barren.eus 2020ko urriaren 19a

Ostalaritza sustatzeko salgai jarri zituzten 'On egin' bonoak agortu direla jakinarazi du Elgoibarko Udalak. Aldiz, merkataritza sustatzeko 'Bizi-bizixa' bonoak salgai daude oraindik. Gaurtik aurrera eskuratu daitezke gelditzen diren azken 850 bonoak.

 

Gaur, urriak 19, salgai jarriko dituzte saldu gabeko “Bizi-bizixa” 850 bonuak. Hauek agortu arte egongo dira eskuragarri udalaren web orrian, 17:00etatik aurrera. Orain arte erosi ez dituztenek bakarrik eskuratu ahal izango dituzte.
 “Bizi bizixa” bonuak merkataritza eta zerbitzuei zuzenduta daude, eta 50 eurokoak dira; Udalak 20 euro jarriko ditu, eta erosleak beste 30 euro.

∞Lotura duten albisteak: