Maalako parkean elkartu dira Elgoibarko ostalariak eta ostalaritzaren inguruan lan egiten duten beharginak, 10:00etan. Auto karabana batek gidatu du herriko kaleetan barrena, 'S.O.S. Ostalaritza' lelopean, egin duten manifestazioa. Zaratatsua izan da, ibilgailuetako klaxonak jo baitituzte eta lapiko jotzea egin dute oinez zihoaztenek. Kalegoen plazara ailegatu direnean, udaletxe aurrean aparkatu dituzte ibilgailuak eta protestariak borobilean batu dira, plaza guztia hartuz. Ordura arteko zarata eten da orduan eta isiltasunean jarraitu du elkarretaratzeak, egoerarekiko duten kezka agertzeko. Eusko Jaurlaritzak ostalaritza ixteko agindua jarri zuen indarrean azaroaren 7an. Ordutik, etxerako jatekoa prestatzeko baimena bakarrik dute ostalaritzako establezimenduek. Jaurlaritzak hartu dituen azken neurri murriztaileen inguruan galde egin die BARRENek ostalariei:
ARGAZKI-BILDUMA: Elgoibarko ostalarien manifestazioa
∞Lotura duten albisteak:
- Etxez etxeko zerbitzua edo aldez aurreko hitzordua eskaintzen duten ostalarien zerrenda egiten ari da Elgoibarko Udala (2020-11-10)
- Elgoibarko ostalaritza laguntzeko hainbat "premiazko neurri" proposatu ditu EH Bilduk (2020-11-09)
- Elgoibarko Udalak ez die zabor tasarik kobratuko bost langiletik beherako ostalaritza-establezimenduei, azaroan eta abenduan (2020-11-09)
- Elkarretaratzea egin dute Mendaron ostalaritza babesteko eskatzeko (2020-11-08)
- 'On Egin' bonoetan eragina izango du Jaurlaritzak ostalaritza ixteko emandako aginduak (2020-11-06)
- Ostalaritza itxi eta etxeratze agindua 22:00etara aurreratu du Jaurlaritzak (2020-11-05)