Etxez etxeko zerbitzua edo aldez aurreko hitzordua eskaintzen duten ostalarien zerrenda egiten ari da Elgoibarko Udala

Barren.eus 2020ko aza. 10a, 17:10

Elgoibarko Udalak jakinarazi duenez, udalerriko ostalaritza establezimendu gehienekin harremanetan jarri da, etxez etxeko zerbitzua edo aldez aurretiko hitzordua eskaintzen duten negozioen zerrenda egin eta herritarren artean zabaltzeko. Ekimen honen helburua tokiko ostalaritzari laguntzeea dela nabarmendu dute.

Zerrenda hori egunez egun eguneratuko dutela zehaztu dute Elgoibarko Udaleko arduradunek, interesa duten establezimenduek harremanetarako datuak eman eta egiaztatu ahala. Zerrenda hori Udalak berak zabalduko du bere web orrian eta sare sozialetan.

OSTALARITZA ESTABLEZIMENDUAK

  HELBIDEA

ASGI

Urazandi 17

ATERPE taberna

San Roke 5

EL GAUTXO

Errosario 31

GRAN SIGLO

Uparitzaga 3 bajo

IMH

Basarte

ITURRI taberna

Kalegoen plaza 5

KING-KONG kafetegia

San Frantzisko 21

LERUN jatetxea

Lerun 6

MENDIBIDE taberna

Santa Klara 14

PILON bokategia

P. Mugurutza 5

SALENTO pizzeria

P.M. Urruzuno 10

TXARRIDUNA hotela

Ermuaranbide 3

TXARRIDUNA jatetxea

Ermuaranbide 1

VIENTO SUR Gastroteka

Bernardo ezenarro 17

ZAHARREN BILTOKIA

San Frantzisko 21