Azken hiru egunetan bederatzi positibo berri atzeman dituzte Elgoibarren: 6 barikuan, 2 zapatuan eta 1 domekan. Une honetan 267,59an dago Elgoibarko intzidentzia-tasa (barikuan 276,22an zegoen), eremu horian hortaz. Europako Gaixotasun Infekziosoen Kontrolerako Erakundeak maila onargarria 15 eguneko eta 100.000 biztanleko 50 kasutan jarri du.
Mendaron ez dute kasu berririk detektatu asteburuan. Joan den abenduaren 7an atzeman zituzten azken bi positiboak.
Eskualdeari dagokionez, 500eko langatik jaitsi da Eibarko-intzidentzia tasa eta eremu gorria lagatzeaz gainera, tabernak eta jatetxeak zabaltzeko aukera izango dute Eibarko ostalariek. Ermua da eremu gorrian jarraitzen duen eskualdeko herri bakarra une honetan, 517,49ko intzidentzia-tasarekin. Asteburu honetan aurrekoan baino 11 kasu gutxiago detektatu dituzte eskualdean eginiko probetan.
Hona Debabarrena eskualdeko datuak, herriz-herri:
Herria (intzidentzia) | Abenduak 11 | Abenduak 12 | Abenduak 13 | GUZTIRA (aurreko asteburuarekiko dif.) |
Eibar (473,46) | 5 | 1 | 3 | 9 (-18) |
Ermua (517,49) | 5 | 4 | 3 | 12 (+3) |
Elgoibar (267,59) | 6 | 2 | 1 | 9 (+4) |
Deba (220,39) | 1 | 0 | 0 | 1 (-) |
Soraluze (127,00) | 0 | 0 | 0 | 0 (-1) |
Mendaro (140,25) | 0 | 0 | 0 | 0 (-) |
Mutriku (299,96) | 0 | 0 | 0 | 0 (-3) |
Mallabia (85,18) | 0 | 0 | 0 | 0 (-) |
DEBABARRENA (355) | 17 | 7 | 7 | 31 (-11) |
∞Lotura duten albisteak:
- Lau positibo atzeman dituzte Elgoibarren asteon, eta 276,22koa da intzidentzia tasa, eremu horian (2020-12-11)
- Eusko Jaurlaritzaren neurri berriak gauerdian sartuko dira indarrean (2020-12-11)
- Taberna eta jatetxeei zabaltzeko aukera eman die Jaurlaritzak, intzidentzia-tasa 500 kasutik beherakoa den herrietan (2020-12-09)
- Eremu gorritik laranjara pasa da Elgoibar, intzidentzia-tasa 388,43raino jaitsi eta gero (2020-12-07)
- Hamahiru positibo atzeman dituzte Elgoibarren astelehenetik eguenera, eta ia semaforo gorritik ateratzea lortu du (2020-12-04)
- Amaia Goikoetxea: “Hemen, zazpiren lana egiten aritu gara hiru-lau mediku oraintsu arte” (2020-12-04)
- Zortzi positibo atzeman dituzte Elgoibarren eta Soraluzen eginiko PCR baheketa selektiboetan (2020-12-03)