Zazpi positibo azteman dituzte asteon Elgoibarren eta bost Mendaron

Barren.eus 2020ko abe. 18a, 15:44

Zazpi koronabirus positibo detektatu dituzte Elgoibarren astelehenetik barikura bitartean, joan zen astean baino hiru gehiago. Mendaron ere gora egin dute kasuek, bost atzeman baitituzte azken lau egunetan.

Elgoibarren hiru Covid19 kasu positibo detektatu zituzten atzo, kasu bat eguaztenean, bi martitzenean eta kasu bat astelehenean. Une honetan 215,80ean dago 100 mila laguneko intzidentzia-tasa, eremu horian, hortaz.

Mendaron zertxobait gora egin du intzidentzia-tasak. 233,75an zegoen aurreko barikuan eta 327,26ean dago orain. Izan ere, lau positbibo berri detektatu zituzten astelehenean eta beste bat eguenean. Gipuzkoakoa 321,67ean dago intzidentzia tasa eta bost herri daude eremu gorrian: Arrasate, Aretxabaleta, Azpeitia, Beasain eta Ordizia.
Debabarrena eskualdean herri guztiak irten dira eremu gorritik, azkena Ermua.

 • Neurriei eustea gomendatu du LABIk

Gabonetarako hartutako neurriei eustea gomendatu dute LABIko teknikariek, goizean egin duten bileran. Ebatzi dute edozein erabaki hartu baino lehen "bilakaera epidemiologikoaren behaketa egun batzuez luzatzea" dela onena. Hala, asteartean, abenduaren 22an, bilduko dira berriro. "Egoerak hobera egiten ez badu, murrizketa berriak hartu beharko dira aintzat", ohartarazi dute. Adituon iritziz, egoera epidemiologikoaren bilakaerak "hobekuntza nabarmena" izan du azaroaren hasieratik, baina horrek ez du esan nahi "egoera onean" gaudenik.

2020 12 18 elgoibar korodata grafikoa covid19

∞Lotura duten albisteak: