Joan zen barikuan, urtarrilaren 8an, 398,61ean zegoen Elgoibarko intzidentzia-tasa eta une honetan 450,61ean dago. 500eko langa gaindituz gero eremu gorrian sartuko litzateke, eta horrek eragina izango luke ostalaritzan.
Asteburuan sei koronabirus positibo berri atzeman dituzte elgoibartarrei eginiko probetan, lau barikuan eta bi zapatuan.
Mendaron ez dute kasu berririk atzeman. Joan den abenduaren 30ean atzeman zuten azken koronabirus positiboa. Eskualdeari dagokionez, duela astebete eremu horian zeuden 5.000 biztanletik gorako Debabarreneko bost herriak, eta, aldiz, eremu laranjan daude orain hiru: Deba, Elgoibar eta Eibar.
Hona Debabarrena eskualdeko asteburuko datuak, herriz-herri:
Herria (intzidentzia) | Urtarrilak 8 | Urtarrilak 9 | Urtarrilak 10 | GUZTIRA (aurreko asteburuarekiko dif.) |
Eibar (320,30) | 8 | 3 | 15 | 26 (+15) |
Ermua (280,92) | 1 | 0 | 1 | 2 (-5) |
Elgoibar (450,61) | 4 | 2 | 0 | 6 (-4) |
Deba (458,46) | 2 | 1 | 1 | 4 (+4) |
Soraluze (100,65) | 0 | 1 | 0 | 1 (-) |
Mendaro (141,84) | 0 | 0 | 0 | 0 (-) |
Mutriku (225,82) | 0 | 1 | 2 | 3 (+1) |
Mallabia (336,13) | 0 | 0 | 0 | 0 (-2) |
DEBABARRENA (346) | 15 | 8 | 19 | 42 (+9) |
• Labiren batzarra, gaur
Labiren aholku batzordeak gaur erabaki dezake murrizketak zorroztea. 12:00etan hasi dute batzarra, eta ostean erabakien berri emango du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak. Labik antzerako bi bilera egin zituen joan den astelehenean eta barikuan ere, baina erabaki zuten oraingoz ez zutela proposatuko pandemiari kontra egiteko neurri berririk.
∞Lotura duten albisteak:
- Asteon atzemandako 21 positibo berrirekin, 398,61ko intzidentzia tasa du Elgoibarrek (2021-01-08)
- Beste hamar positibo baieztatu dituzte Elgoibarren asteburuan (2021-01-04)
- Positibo berririk ez dute atzeman asteburuan Elgoibarren (2020-12-28)
- Sei positibo berri asteburuan, eta 224,43ean dago intzidentzia-tasa Elgoibarren (2020-12-21)
- Zazpi positibo azteman dituzte asteon Elgoibarren eta bost Mendaron (2020-12-18)
- Bederatzi positibo detektatu dituzte Elgoibarren asteburuan, aurreko asteburuan baino lau gehiago (2020-12-14)
- Lau positibo atzeman dituzte Elgoibarren asteon, eta 276,22koa da intzidentzia tasa, eremu horian (2020-12-11)
- Eusko Jaurlaritzaren neurri berriak gauerdian sartuko dira indarrean (2020-12-11)
- Taberna eta jatetxeei zabaltzeko aukera eman die Jaurlaritzak, intzidentzia-tasa 500 kasutik beherakoa den herrietan (2020-12-09)
- Eremu gorritik laranjara pasa da Elgoibar, intzidentzia-tasa 388,43raino jaitsi eta gero (2020-12-07)
- Hamahiru positibo atzeman dituzte Elgoibarren astelehenetik eguenera, eta ia semaforo gorritik ateratzea lortu du (2020-12-04)
- Amaia Goikoetxea: “Hemen, zazpiren lana egiten aritu gara hiru-lau mediku oraintsu arte” (2020-12-04)
- Zortzi positibo atzeman dituzte Elgoibarren eta Soraluzen eginiko PCR baheketa selektiboetan (2020-12-03)